Hanibal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: oc:Annibal Barca
t r2.7.2) (robota Erantsia: io:Hannibal
57. lerroa: 57. lerroa:
[[ia:Hannibal]]
[[ia:Hannibal]]
[[id:Hannibal]]
[[id:Hannibal]]
[[io:Hannibal]]
[[is:Hannibal Barca]]
[[is:Hannibal Barca]]
[[it:Annibale]]
[[it:Annibale]]

13:19, 1 ekaina 2012ko berrikusketa

Fitxategi:HannibalTheCarthaginian.jpg
Hanibal Kartagotarra

Hanibal[1]punikoz «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak» esan nahi zuen— (Kartago, K. a. 247 - Gebze, Anatolia, K. a. 183) kartagotar jenerala eta estatu gizona izan zen. Gizon jakintsua, printze helenistikoaren zenbait ezaugarriz hornitua, garaiko jeneral handienetarikoa izan zen. Erromako historialariek, gerorako geratu den iturri bakarrak, odolzale, doilor eta zikoitz aurkezten dute. Hanibal inoizko estrategarik hoberenetakotzat jotzen da, Alexandro Handiarekin, Julio Zesarrekin, Genghis Khanekin, Napoleon Bonaparterekin eta beste gutxi batzuekin batera.

Bizitza

Hamilkar Barkaren semea, aitak erromatarrenganako gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion Iberiar penintsulan, eta hura hiltzean, bederatzi urte zituela, bere koinatu Hasdrubalen agindupean jarri zen. Hura hil zenean, armadak buruzagitzat hartu zuen (K. a. 221). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatua zen Sagunto hiriari setioa jarri zion (219), eta Bigarren Gerra Punikoa abiatu (K.a. 219-201).

Iberiar penintsulan bere anaia Hasdrubal Barka utzirik, iberiar eta zelta mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin Italiar penintsulara lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. Pirinioak, Alpeak eta Apeninoak zeharkaturik garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina Erroma ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (203), erromatarrak —Eszipion Afrikano buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (202).

Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta Tirora erbesteratu behar izan zuen (196). Siriako Antioko III.aren gortean lehenik eta gero Bitiniako Prusias erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiarengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen.

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura