Zinborio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: pt:Zimbório
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: eo:Kupolbazo
5. lerroa: 5. lerroa:


[[ca:Cimbori]]
[[ca:Cimbori]]
[[eo:Kupolbazo]]
[[es:Cimborrio]]
[[es:Cimborrio]]
[[gl:Ciborio]]
[[gl:Ciborio]]

02:38, 2 ekaina 2012ko berrikusketa

Zinborioa eta petxinen gaineko kupula El Escorial monasterioan

Arkitekturan, zinborioa edo zinborrioa, kupularentzako oinarri bezala balio duen gorputz zilindriko edo oktogonala da. Ez da bakarrik arkitektura erlijiosoan erabiltzen, tenpluetan gehien erabiltzen den arren. Hain zuzen ere, gurutze formako oinplanoa duten elizetan, latindar zein greziar formakoak izan, nabe nagusia eta transeptua elkartzen diren toki bat dago, gurutzadura izena duena. Ohikoa da toki hau zinborio baten gainean altxatutako kupula baten bidez estaltzea. Transeptuaren zabaleraren arabera, gurutzadura karratua izan daieke, edo laukiluzea. Edozein kasutan bere lau aldeak, toru formako arku banakin osatuak daude, hauen gainean zinborioa altxatzen delarik. Hau, oinplano zirkular edo oktogonalekoa denez, gurutzadura karratua edo laukiluzea den bitartean, behar bezalako eustea egiteko, azken honen lau erpinetan beste hainbeste egitura atal gangatuak jartzen dira, hiruki esferiko forman, kasu honetan petxina deritzelarik, edo harresiz kanpoko mentsula forman, non tronpa deitzen diren. Zinborioa, bere astuntasuna arintzen duten eta goikaldeko argiztapena mesedetzen duten argizulo edo zuloen bidez sartua dihoa.