Torquato Tasso: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
79. lerroa: 79. lerroa:
[[ko:토르콰토 타소]]
[[ko:토르콰토 타소]]
[[la:Torquatus Tassus]]
[[la:Torquatus Tassus]]
[[ml:തൊർക്കാത്തോ താസോ]]
[[my:တော်ကွားတို တက်ဆို]]
[[my:တော်ကွားတို တက်ဆို]]
[[nl:Torquato Tasso]]
[[nl:Torquato Tasso]]

11:40, 11 ekaina 2012ko berrikusketa

Torquato Tasso, italiar olerkaria.
Ferrarako gaztelua.
Torquato Tassoren jaiotetxea, Sorrenton (Silvestr Scedrin).

Torquato Tasso (Sorrento, Italia, 1544 - Erroma, Italia, 1595) italierazko poeta izan zen. Oso ezagun egin zen La Gerusalemme liberata (1581, Jerusalem askatua), 20 kantuz osatutako poema epikoari esker; Lehenengo Gurutzadaren garaiko Jerusalemen konkista kontatzen du.

Bizitza

Tassoren haurtzaroa familiaren ezbeharrek markatua izan zen. 1552. urtean aita, olerkaria hura ere, erbesteratu egin zuten Napoliko Erreinutik, eta familiari ondasun guztiak kendu zizkioten. Aitak Erromara alde egin zuen, eta 1556an ama hil zitzaiolarik, Erromara abiatu zen Torquato ere, aitarengana. Harrezkero, hainbat hiritan bizi izan ziren: Urbino, Venezia, Padua, Ferrara, eta abar.

1560an Paduara bidali zuten legeak ikastera, eta 1565ean Esteko etxearen zerbitzuan hasi zen lanean, Ferraran. Haiek izan ziren Tassoren bizitzako urterik zoriontsuenak. Tassok gaztetan erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, eta Esteko etxearentzat lan egin zuen urteetan izan zuen idazle gisa garairik oparoena. Orduan idatzi zituen, besteak beste, bere lan nagusiak: Aminta, 1573an gortean aurkeztua, eta batez ere, Gerusalemme liberata (Jerusalem askatua, 1575), bere maisulana.

Jerusalem askatua obra handia amaitu zuen urtean adimen-eritasun larri baten zantzuak antzematen hasi zitzaizkion ordea. Kontrarreformaren garaian Italian bizi zen klima izpiritualak eragindako erlijioarekiko obsesio moduko batek eragin zion ondoez hura; Inkisizioaren aurrean bere burua heretiko gisa salatzera eramaten zuen eritasun hark, eta pertsekuzio-mania eragin zion.

Harrezkero hainbat gorabehera bizi izan zituen. Zenbait urtez batera eta bestera ibili ondoren Ferrarara itzuli zen 1579. urtean, baina Alfontso II.a dukearen ezteietan bazter utzi zutela iruditu zitzaion, eta krisi larria jasan zuen. Krisi haren eraginez, zazpi urte eman behar izan zituen Santa Anako erietxean. Erietxetik irten ondoren hara-hona ibili zen berriro. Azken urteak Erromako komentu batean igaro zituen, eta hantxe hil zen.

Lanak

Literatura-lan nagusiak: Aminta eta Jerusalem askatua

Arestian aipatu denez, Aminta artzain-drama eta Jerusalem askatua dira Tassoren lan aipagarrienak.

Amintarekin artzain-dramaren generoko maisu handiaren ospea lortu zuen Tassok. Amintaren maitasunaren herri ematen du obra horrek: Aminta, Silvia artzain ederrarekin maiteminduta dago, baina Silviak adiskide gisa maite du Aminta.

Amintaren maitasun sutsuaren berri jakinik, Silviak ihes egiten du haren ondotik eta amorrua hartzen dio. Tassok gizakia nola irudikatzen duen da obra horren ezaugarririk garrantzizkoena, gizakiaren konplexutasunaren irudia eskaintzen baitu. Maitasunari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, lirismo handiz, dramatismoz baino gehiago, eta gorteko bizitzaren ikuspegi idealizatua eskaini zuen, Tassok Ferraran igaro zituen urte zoriontsuen eraginez.

Jerusalem askatua hogei kantuz osaturiko epopeia bat da. Godofredo Bouillonek Lehen Gurutzadan Jerusalem konkistatu zueneko pasartea du kontagai (lO99). Benetako gertaerei beste hainbat pasarte erantsi zizkien, bere irudimenetik sortuak. Trebetasun handiz bateratu zituen fantasia eta historia: kristauen eta musulmanen arteko borrokak irudikatu zituen, baina infernuko eta zeruko izakiek ere esku hartzen zutela. Bestalde, obra horretan bildu zituen bere idatzietan landu zituen gai guztiak, inoiz baino diskurtso zailago bat osatuz.

1581ean Jerusalem eta Rime e prose lanaren pasarte batzuk argitara eman zirelarik, eztabaida larria sortu zen italiar kritikoen artean, Tassoren epikaren kalitatea eta haren aurreko Ariostoren Orlando haserrearena alderatzen hasi zirenean. Tassok berak ere parte hartu zuen eztabaida hartan, Apologia idatziarekin.

Obra txikiak

Baina aipatu berri diren lanez gainera, idatzi zituen beste batzuk ere, gaztetan bereziki. Jerusalem askatua idazten hasita zegoela, esaterako, hura alde batera utzi zuen, horrelako kontakizun epiko bat idazteko ezaguera aski ez zuela jabeturik edo (hemezortzi urte besterik ez zituen orduan), eta zalduneriako obra bat idatzi zuen, Rinaldo izenekoa. Obra honetan trebetasun tekniko bikaina erakutsi zuen Tassok, baina oraindik ez zitzaion nabarmentzen bere obran gerora nagusitu zen jeinu poetikoa.

2000 errimatik gora utzi ere zituen, maitasunari, grinari, itxaropenari, atsekabeari eta abarri buruz. Petrarcaren erestiari jarraitu zion, baina ordu arteko joera klasizistari estilizazio poetikorako joera erantsi zion. Obra hori Leopardiren aitzindaritzat hartu izan da.

1586an Santa Ana erietxetik atera zenean, sorkuntzarako sena berpiztu zitzaion eta Torrismondo trajedia idatzi zuen, Mantuan.

Hurrengo urteetan Le sette giornate del mondo creato (1592-1594, Munduaren sorkuntzako zazpi egunak) eta Discorsi del poema eroico (1595, Olerki heroikoari buruzko diskurtsoa) aurkeztu zituen, besteak beste. Beste poema erlijioso batzuk ere idatzi zituen: Lagrime di Maria Vergine (Ama Birjinaren malkoak), Lagrime di Gesù Cristo (Jesu Kristoren malkoak), Monte Oliveto (1605, Olibete mendia).

Tassoren obra literatura barrokoaren aitzindaritzat har daiteke, eta eragin handia izan zuen geroagoko italiar olerkaritzaren bilakaeran. Leopardiren ereduetako bat izan zen eta eragina izan zuen orobat XIX. eta XX. mendeetako olerkari askotan. Jerusalem askatua obra hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta idazle askok imitatu zuten Europan zehar.

Erreferentziak