Euklidesen Elementuak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa: 30. lerroa:
'''''Elementuak''''' ([[antzinako greziera]]z: Στοιχεῖα, ''/stoicheia/'') [[matematika]] eta [[geometria]] tratatu bat da, hamahiru liburuz osatua, [[K. a. III. mendea|Kristo aurreko 300 urte]] inguruan, [[Alexandria]]n, [[Euklides]] [[grezia]]r matematikariak idatzi zuena.
'''''Elementuak''''' ([[antzinako greziera]]z: Στοιχεῖα, ''/stoicheia/'') [[matematika]] eta [[geometria]] tratatu bat da, hamahiru liburuz osatua, [[K. a. III. mendea|Kristo aurreko 300 urte]] inguruan, [[Alexandria]]n, [[Euklides]] [[grezia]]r matematikariak idatzi zuena.


''Elementuak'' historian testu-liburuetako jendarteratuenetariko batentzat hartua da eta bigarrena argitalpen kopuruetan [[Biblia]]ren ostean (1000 baino gehiago). Mende askotan zehar, [[quadrivium]]-a unibertsitateko ikasleen programaren barruan zegoen, eta testu hori ezagutzea eskatzen zen. Gaur egun ere, zenbait hezitzailek erabiltzen dute geometriaren oinarrizko hastapenerako.
''Elementuak'' historian testu-liburuetako gehien jendarteratuenetariko batentzat hartua da eta bigarrena argitalpen kopuruetan [[Biblia]]ren ostean (1000 baino gehiago). Mende askotan zehar, [[quadrivium]]-a unibertsitateko ikasleen programaren barruan zegoen, eta testu hori ezagutzea eskatzen zen. Gaur egun ere, zenbait hezitzailek erabiltzen dute geometriaren oinarrizko hastapenerako.


K. a. 306. urtearen inguruan [[Ptolomeo I.a]] zen [[Egipto]]ko agintaria. Horrek Museoa zeritzon [[eskola]] edo institutu moduko bat sortu zuen eta bertan aritu zen Euklides matematika irakasten.
K. a. 306. urtearen inguruan [[Ptolomeo I.a]] zen [[Egipto]]ko agintaria. Horrek Museoa zeritzon [[eskola]] edo institutu moduko bat sortu zuen eta bertan aritu zen Euklides matematika irakasten.

12:07, 13 ekaina 2012ko berrikusketa

Elementuak
Euklidesen Elementuak liburuaren ingelesezko lehenengo bertsioa, 1570
Datuak
IdazleaEuklides (K. a. III. mendea)
GeneroaMatematika
Jatorrizko izenburuaΣτοιχεῖα
HizkuntzaAntzinako greziera
HerrialdeaEgipto
Bilduma13 liburu
Euskaraz
IzenburuaEuklides. Elementuak
ItzultzaileaPatxi Angulo Martin
Argitaratze-data2005

Elementuak (antzinako grezieraz: Στοιχεῖα, /stoicheia/) matematika eta geometria tratatu bat da, hamahiru liburuz osatua, Kristo aurreko 300 urte inguruan, Alexandrian, Euklides greziar matematikariak idatzi zuena.

Elementuak historian testu-liburuetako gehien jendarteratuenetariko batentzat hartua da eta bigarrena argitalpen kopuruetan Bibliaren ostean (1000 baino gehiago). Mende askotan zehar, quadrivium-a unibertsitateko ikasleen programaren barruan zegoen, eta testu hori ezagutzea eskatzen zen. Gaur egun ere, zenbait hezitzailek erabiltzen dute geometriaren oinarrizko hastapenerako.

K. a. 306. urtearen inguruan Ptolomeo I.a zen Egiptoko agintaria. Horrek Museoa zeritzon eskola edo institutu moduko bat sortu zuen eta bertan aritu zen Euklides matematika irakasten.

Ptolomeok geometriarako sarrera erraz bat idazteko eskatu zion Euklidesi. Lan horren emaitza izan zen sekulako matematika lanik ospetsuena eta eraginik handiena izan duena: Elementuak.

Euklidesek, gainera, beste hainbat arlotako lanak ere idatzi zituen, optika, astronomia, musika, eta abarrei buruzkoak. Elementuak lana ez da ezaupide geometrikoen bilduma bat, ordena logikoan emandako oinarrizko matematikaren funtsezko gauzen azalpena baizik.

Hamahiru liburuk osatzen dute: lehendabiziko seiak oinarrizko geometria lauari buruzkoak dira; hurrengo hirurak, zenbakien teoriari buruzkoak; hamargarrena, neurtezinei buruzkoa eta eta azken hirurak solidoen geometriari buruzkoak.