Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: ka, lmo, mk Aldatua: th
79. lerroa: 79. lerroa:
[[it:Franchi]]
[[it:Franchi]]
[[ja:フランク人]]
[[ja:フランク人]]
[[ka:ფრანკები]]
[[kk:Франктер]]
[[kk:Франктер]]
[[ko:프랑크족]]
[[ko:프랑크족]]
[[la:Franci]]
[[la:Franci]]
[[lmo:Franch (pòpol)]]
[[lt:Frankai]]
[[lt:Frankai]]
[[lv:Franki]]
[[lv:Franki]]
[[mk:Франки]]
[[mn:Франк]]
[[mn:Франк]]
[[nds-nl:Franken]]
[[nds-nl:Franken]]
101. lerroa: 104. lerroa:
[[sr:Франци]]
[[sr:Франци]]
[[sv:Franker]]
[[sv:Franker]]
[[th:ชนแฟรงค์]]
[[th:ชาวแฟรงก์]]
[[tr:Franklar]]
[[tr:Franklar]]
[[uk:Франки]]
[[uk:Франки]]

22:00, 14 ekaina 2012ko berrikusketa

Garai ezberdinetan zehar frankoen mende egon diren lurraldeak.

Frankoak edo Herri frankoak mendebaldeko germaniarren tribuen konfederazio aldakorra zen. Antzinako iturrietan, Saliarrak, Sicambri, Chamavi, Tencteri, Chattuarii, Bructeri, Usipetes, Ampsivarii dira aipatutako tribu franko batzuk. Azkenean, Saliarrak beste tribuen artean nabarmendu ziren.

Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo nederlandera eragin duen. Herri gehien hauek Rhineko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. Latinez Francia deitu zitzaion eskualde horri. Antzinako Erromako mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. Arbogastesen garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka bataviar tribuak ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta Erromatar Inperioko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, Tournai inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.

Merovingiarrak

Txilderikoen merovingiar familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.

Frankoen errege titulua (rex Francorum) eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa Klovis I.a izan zen, 509an. Siagrio jeneral erromatarraren Soissonsko lurraldea konkistatua zeukan, eta bisigodoak Galiako hegoaldetik uxatu zituen Vouilléko batailan. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, Borgoinara, Proventzara eta Britainiara izan ezik.

Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderateko (534). Baina Sigeberto I.a eta Txilperiko I.a erregeen garaiatik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: Austrasia, Neustria eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.

Frankoen lurraldea Klotar II.aren aginpean batu zen berriro 613an. Parisko Ediktua eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere aginpean egon zedin. Dagoberto I.a seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 687rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, 751n, Aita Santuaren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, Pipin Motzak Txilderiko III.a azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.

Karolingiarrak

Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).

Europako mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten karolingiarrek. Pipin Motzak, Eztebe Aita Santuarekin aliantzan, lonbardiarrak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, Konstantinoaren Emariak zioen bezala, Ravenako Exarkatuko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, Aita Santuen Estatuak sortuz.

Pipinen ondorengoa Karlos Handia semea izan zen. 772tik aurrera garaitu arte, saxoien aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean (773-774) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar Italia mere menpera ere pasa zen. 796 arte, Hispaniako iparraldeaan eta egungo Austria aldera Kroaziaraino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, Bretainia bere mendetik at egon zen beti). 800go abenduaren 25ean, Leon III.ak erromatarren enperadore izendatu zuen Karlos. Honela, Frankoen Inperioa erromatarrenaren ondorengotzat aurkeztu zen.

Karlosen ondorengoa Lois semea izan zen. Honen heriotzaren ostean, 840an, Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen erregearen hiru semeen artean Verdungo Hitzarmenaren bidez (843):

  • Lotair, Loisen seme handiena, Enperadore bihurtu zen. Bere menpeko lurraldeak Inperioko erdialdea zen: Lotaringia (frankoen jatorrizko lurraldea), Borgoina eta Ipar Italia (Enperadore titulua eraman ahal izateko Italia gobernatu behar zen).
  • Lois, bigarren semea, Ekialdeko frankoen errege bihurtu zen. Geroagoko Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzekoak ziren lurraldeak bere agintepean geratu ziren.
  • Karlos, hirugarren semea, Mendebaldeko frankoen errege bihurtu zen. Zonalde hau Frantzia zen bilakatzekoa.

Mersengo Hitzarmenean (870) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. Karlos Gizenaren aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz (884), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen 962an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea 987 arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren Hugues Capet, kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.

Frankoak Euskal Herrian

Franko XI. mende bukaeratik aurrera Nafarroan eta Iberiako penintsulako beste lurralde batzuetan finkatu ziren europarrei eman zitzaien deitura da, frankoen erresumakoak, gaskoi okzitaniarrak, baitziren gehienak.

Oro har, Donejakue bidetik iristen ziren franko horiek eta, Nafarroako erregeek emaniko lehentasunez baliatuz (merkataritzarako askatasuna, foru bereziak, eskubide pertsonalak, soldadutzarik ez...), indar handiko ekonomia talde bat osatu zuten Berant Erdi Aroan.

Iruñea, Zangotza, Gares eta Lizarrako hirietan eraiki ziren Nafarroako auzo franko nagusiak, baina Nafarroako eremu guztietara zabaldu ziren. Guztiz ugaldu ziren frankoak Nafarroan XIV. mendea arte (biztanleen % 20 izatera iritsi ziren), merkataritza eta artisautza lanetan ari izan ziren bereziki eta jatorrizko hizkuntza, okzitaniera, gorde zuten XIV. mendea arte.

Istilu larriak izan ziren nafar euskaldunen eta frankoen artean (Nafarreriako gerra, 1276-1277; Lizarrako istiluak, 1322).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankoak

Erreferentziak