Aranzadi Zientzia Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa: 35. lerroa:
Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude banatuta, biak ala biak [[Donostia]]n kokatutakoak:
Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude banatuta, biak ala biak [[Donostia]]n kokatutakoak:
* [[Zorroaga Gaina]]. Honetan Idazkaritza Orokorraren egoitza dago.
* [[Zorroaga Gaina]]. Honetan Idazkaritza Orokorraren egoitza dago.
* [[Arbide Dorrea]] (kutxaren jabetzakoa) [[Donostiako Teknologia Parkea|Miramon Teknologia Parkea]]n.
* [[Arbide Dorrea]] (kutxaren jabetzakoa) [[Donostiako Teknologi Parkea|Miramon Teknologi Parkea]]n.


== Helburuak ==
== Helburuak ==

01:42, 16 ekaina 2012ko berrikusketa

Aranzadi Zientzia Elkartea
Sorrera1947
Egoitza nagusiaZorroagagaina, 11
Herria Donostia (EH-GI)
Herrialdea Euskal Herria
Zuzendaria????
Webgune ofiziala

Aranzadi Zientzi Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzi elkartea da eta Kultur eta Natur Ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea ditu helburu. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologo tolosarrak XX. mende erdian sortu zuen. Azterketa eta Ikerketarako Zentro modura sortua, Aranzadi benetako erreferentzia bilakatu da komunitate zientifikoan, eta 2001. urtean Herri-Onurako Erakunde izendatu izana horren frogarik onena da.

Gaur egun Aranzadi Zientzi Elkarteak 1.540 kide ditu eta horietako 150 hainbat zientzi alorretako ikertzaileak dira, gure erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean aritzen direnak. Natur eta Giza Zientzien alorrean titulaturiko unibertsitarioak dira tituludun ia guztiak, eta gehien-bat nabarmentzen diren zientzi alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.

Historia

Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.

Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.

Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude banatuta, biak ala biak Donostian kokatutakoak:

Helburuak

Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da.

Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

Jarduerak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aranzadi Zientzia Elkartea Aldatu lotura Wikidatan