Turkuko gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t r2.7.2) (robota Erantsia: ca:Castell de Turku |
||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
[[ar:قلعة توركو]] |
[[ar:قلعة توركو]] |
||
[[ca:Castell de Turku]] |
|||
[[de:Burg Turku]] |
[[de:Burg Turku]] |
||
[[en:Turku Castle]] |
[[en:Turku Castle]] |
07:16, 16 ekaina 2012ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da sikret8 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
| ||||
---|---|---|---|---|
Gaztelua ilunabarrean. | ||||
Udalerria | Turku, Jatorrizko Finlandia | |||
Herrialdea | Finlandia | |||
Garaia | XIII. mendea | |||
Helbidea | Linnankatu 66, 20100 | |||
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez) (Suedieraz) |
Turkuko Gaztelua (finlandiera: Turun linna; suediera; Åbo slott), 1280. urtean eraiki zela uste da.
Turkuko gaztelua Finlandian, zutik gelditzen den eraikuntzarik zaharrena dela uste da, eta Eskandinavia osoko gaztelurik handiena. Erdi Aroan, gaztelua, laku baten erdian zegoen, irla baten moduan, baina gaur egun, Turku ondoan dago, lurraz inguraturik. Izan ere, uharte batean eraikia izan zen, baina XV. mendean bailara batean bilakatu zuten ibaia desbideratuz.
Hurrengo urteetan, gaztelu indartsu eta sendoena bilakatu zen, eta errusiarrek eta novgorodtarrek ezin izan zuten bere harresiak igaro. Hala ere, gazteluak ez dauka gerra historio handia, ez Viipuriko eta Olavinlinna gazteluak bezala.
XVI. mendean berreraikia izan zen, Suediako erregeentzako. Izan ere, lurralde hauetara etortzea gogoko zuten, eta ondorioz, gazteluaren inguruan, Turku hiria garatu zen.
Gaztelua, Olavinlinna gaztelua eta Häme gazteluarekin batera hiruki defentsibo bat osatzen zuten.
Historia garaikideari dagokionez, 1941ko Jarraipenaren Gerran, sobietarrek gaztelua bonbardeatu zuten, baina ez zuten hau suntsitzea lortu. 1987. urtean berreskuratu egin ziren harresiak eta museo bilakatu zen, lehengo urtean 200.000 turista jaso zituelarik. Gainera, gela handiak, hiriak, bilkuretarako erabiltzen ditu.