Rodolfo I.a Habsburgokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: nl:Rooms-koning Rudolf I
37. lerroa: 37. lerroa:
[[la:Rudolphus I]]
[[la:Rudolphus I]]
[[mr:पहिला रुडॉल्फ, पवित्र रोमन सम्राट]]
[[mr:पहिला रुडॉल्फ, पवित्र रोमन सम्राट]]
[[nl:Rudolf I van het Heilige Roomse Rijk]]
[[nl:Rooms-koning Rudolf I]]
[[pl:Rudolf I Habsburg]]
[[pl:Rudolf I Habsburg]]
[[pt:Rodolfo I da Germânia]]
[[pt:Rodolfo I da Germânia]]

20:28, 19 ekaina 2012ko berrikusketa

Rodolfo I.aren hilobia, Speyerren (Alemania).

Rodolfo I.a Habsburgokoa (Limburg-im-Breisgau, 1218 - Speyer, 1291) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 1273-1291 bitartean. Habsburgo etxeko Germaniako lehen enperadore izan zen. Alberto IV.a Habsburgoko kondearen semea zen, eta harengandik jaso zituen Alsazia, Aargau eta Breisgauko lurrak. 1273an egin zuten enperadore Aachengo hirian, eta hala amaitu zen Germaniako Erromatar Inperioak erregerik gabe izan zuen lehen tarte luzea (1254-1273).

Rodolfo I.a Alemania batzen eta sendotzen saiatu zen. Jaun feudalen eta, batez ere, Otakar II.a Bohemiakoaren aurka borrokatu zen. 1276-1278 bitartean, Austria, Estiria, Karintia eta Karniolako lurrak kendu zizkion hari, eta, ondoren, irabazi handiak eskuratu zituen lurralde horiek feudo-ondasun bihurturik. Adolfo Nassaukoa izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak