Homero: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: io:Homeros
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: vi:Hómēros
189. lerroa: 189. lerroa:
[[uz:Homer]]
[[uz:Homer]]
[[vep:Gomer]]
[[vep:Gomer]]
[[vi:Homer]]
[[vi:Hómēros]]
[[vo:Homeros]]
[[vo:Homeros]]
[[war:Homeros]]
[[war:Homeros]]

17:55, 24 ekaina 2012ko berrikusketa

Homero
Homero
Homerosen bustoa, greziar eskultura baten erromatar garaiko haitzurdinezko kopia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Homero
Jatorrizko izena Ὅμηρος (Hómēros)
Jaio K. a. VIII. mendea
Esmirna (Turkia)
Hil K. a. IX. mendea
Ios (Grezia)

Homero[1], grezieraz Ὅμηρος, (Esmirna, Turkia, K. a. VIII. mendea - Ios, Grezia, K. a. IX. mendea) poeta klasiko greziarra izan zen. "Odisea" eta "Iliada" lan ezagunen egilea da, literaturaren historian berebiziko garrantzia dutenak. Erabilitako hizkera greziera joniarraren aldaera zaharra da.

Homeroren existentziaren inguruko mitoa

Homero eta bere lazarilloa (William-Adolphe Bouguereau, 1874).

Homeroren irudian errealitatea eta kondaira nahasten da. Era berean Homero itsua zela esaten da, eta oraindik ez da aurkitu Homeroren jaioterria. Bestalde bere biografiari buruz ez daude datu asko, horregatik historialari batzuk poeta ibiltari bat dela diote, eta izen hau jarri ziotela.

Hadriano enperadorea Delfoseko orakuluari galdetu zion Homeroren existentziagatik, eta honek benetan existitu zela esan zuen. Gaur egun, Homero antzinako Greziaren zabaltzailea izan zela esaten da. Batzuetan Homerori Meonides deitzen zitzaion, Meonen semea zelako.

Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubignac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren bi obra horien egilea bera ote den jartzen da zalantzan, obra horietan ageri diren moldaketak eta aldaketak begi bistakoak baitira.

Bizitza eta obra

Joniarra bide zen eta, agi denez, Esmirna hirian jaio, Kios uhartean bizi eta Iosen hil zen.

Herodotok dioenez K. a. 850. urte inguruan bizi izan zen. Iliada eta Odisea bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera. Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K. a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta helenismoaren azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean. K. a. VIII. mendean Hesiodo eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren. Pisistratoren eta haren seme Hiparkoren agintaldian (K. a. VI. mendea), ezagunak ziren poemen testua finkatu zen.

Gero, K. a. II. mendean, Bizantzioko jakintsuek edizio kritikoa paratu zuten, ustezko interpolazioak alboratuz eta poema epiko biak 24 bana kantutan antolatuz. Pergamo hiriko eskolak, alabaina, bizantziarrentzat interpolazioak zirenak berriro testuan sartu eta, mendebalera iritsia den bertsioa moldatu zuen. Florentzian inprimatu zen lehen aldiz (1488).

Eragina

Homero, 1812ko marmolean (Louvre museoa).

Homeroren testuen zabalkundea handia izan zen Antzinaroan bezala, Aro Modernoan ere. Poemagintza latinoaren sorreran eragin nabarmena izan zuen, batez ere Virgiliorengan. Baina azken honekiko lilurak itzali zuen Homeroren ospea Erdi Aroan eta Errenazimentuan. Ordea, erromantizismo ingelesak eta Alemaniako erromantizismoak berriro azaldu zituzten Iliadaren eta Odisearen balioak. Bertako gaiak, pertsonaiak eta formak sinbolo bihurtu ziren handik hara. Greziar ispiritualitatearen interpretazioa da Homeroren lana, eta gizonaren psikologiaren ezagutzaren hasiera markatzen du.

Salbador Barandiaranek itzuli zuen euskarara Iliada (Iliasena).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homero

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura