Hans Holbein Gaztea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: zu:Hans Holbein the Younger
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
64. lerroa: 64. lerroa:
[[lv:Hanss Holbeins Jaunākais]]
[[lv:Hanss Holbeins Jaunākais]]
[[mk:Ханс Холбајн Помладиот]]
[[mk:Ханс Холбајн Помладиот]]
[[my:ဟောလဗိုင်း ၊ ဟန်းဇ်]]
[[nl:Hans Holbein de Jonge]]
[[nl:Hans Holbein de Jonge]]
[[nn:Hans Holbein den yngre]]
[[nn:Hans Holbein den yngre]]

15:54, 25 ekaina 2012ko berrikusketa

Hans Holbein Gaztea
Hans Holbein Gaztea
Datu pertsonalak
Jaio 1497 inguru
Augsburg (Alemaniar Inperioa)
Hil 1543
Londres (Ingalaterra)

Hans Holbein Gaztea (1497 i. — 1543) artista alemaniarra izan zen, Iparraldeko Pizkundeko estiloan lan egiten zuena, XVI. mendeko erretratugilerik ospetsuenetakoa. Arte erlijiosoa ere landu zuen, baita satirak eta Erreformaren aldeko propaganda ere, eta liburu diseinuetan ekarpen handiak egin zituen.

“Gaztea” deitzen zaio Hans Holbein Zaharra aitarengandik bereizteko, hura Gotiko Berantiarraren eskolako margolaria izan baitzen.

Augsburgen jaioa, Baselen egin zuen lan gazterik. Hastapenean, muralak eta lan erlijiosoak egiten zituen, eta diseinuak sortzen zituen beirate eta liburuetarako. Erretratuetan, Rotterdamgo Desiderio Erasmo humanistarenarekin hasi zen nabarmentzen. Haren estilo gotikoa Italiako, Frantziako eta Herbeheretako estiloekin aberastu zen, eta, horren ondorioz, estetika bere-berea garatu zuen.

1526an Ingalaterrara joan zen, Erasmok gomendaturik eta Tomas Morok harturik. Bertan, ospe handia erdietsi zuen berehala. 1532an itzuli zen, eta erregearen familiarako egin zuen lan. Erretratuez gain, diseinuak egin zituen harribitxi, plater eta luxuzko beste produktuetarako.

Holbeinen erretratuak hasieratik izan ziren goraipatuak. Hil ondoren, erretratugile handienetakotzat jo zen. Harten estiloa errealistatzat jo da hainbatetan, xehe-xehe margotzen baitzuen, eta bere garaian, erretratuen antzekotasuna goresten zen. Hala ere, kanpoko itxura ez zuen aski, eta sinbolo ugari sartzen zituen bere lanetan, ikertzaileen lilurarako.

Irudi galeria

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.