Ekuatore Ginea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Aldatua: ts:Gineya ya le Nkaveni
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: tt:Экваториаль Гвинея
267. lerroa: 267. lerroa:
[[tr:Ekvator Ginesi]]
[[tr:Ekvator Ginesi]]
[[ts:Gineya ya le Nkaveni]]
[[ts:Gineya ya le Nkaveni]]
[[tt:Экваториаль Гвинея]]
[[ug:ئېكۋاتور گۋىنېيىسى]]
[[ug:ئېكۋاتور گۋىنېيىسى]]
[[uk:Екваторіальна Гвінея]]
[[uk:Екваторіальна Гвінея]]

17:04, 7 uztaila 2012ko berrikusketa

Artikulu hau Afrika erdialdeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ekuatore Ginea
Gure zoriontasunaren bidexkatik ibil gaitezen
(Caminemos Pisando la Senda de Nuestra Inmensa Felicidad)
Goiburua: Unity, Peace, Justice (en) Itzuli

flag of Equatorial Guinea (en) Itzuli

coat of arms of Equatorial Guinea (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaMalabo
3°45′7″N 8°46′25″E
Azalera28.051 km²
Punturik altuenaPico Basilé
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakKamerun eta Gabon
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
Ekuatore Gineako presidenteaTeodoro Obiang Nguema
Ekuatore Gineako lehen ministroaManuela Roka (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Equatorial Guinea (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria1.267.689 (2017)
45.247 (2015)
Dentsitatea45,19 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 12
Emankortasun-tasa4,835 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak50.071 (2001)
Bizi-itxaropena57,681 (2016)
Giza garapen indizea0,596 (2021)
Ekonomia
BPG nominala12.486.753.871,278 $ (2017)
1.227.193.992,226 (2016)
BPG per capita9.697 $ (2017)
479 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa30.981.325.361 nazioarteko dolar (2017)
−994.173.287 (2016)
BPG per capita EAPn24.439,216 nazioarteko dolar (2017)
−1.738,238 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−10 % (2016)
Erreserbak45.502.925 $ (2017)
−16.804.473 (2016)
Inflazioa1,6 % (2016)
0 (2015)
Historia
Sorrera data: 1968ko urriaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+240
ISO 3166-1 alpha-2GQ
ISO 3166-1 alpha-3GNQ
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.gq
guineaecuatorialpress.com

Ekuatore Ginea (ofizialki gaztelaniaz República de Guinea Ecuatorial, frantsesez République de la Guinée Équatoriale eta portugesez República da Guiné Equatorial) Afrikako erdialdean dagoen herrialdea da. Mugakideak hauexek ditu: Kamerun iparraldean, Gabon hego eta ekialdean, Ozeano Atlantikoa mendebaldean eta Sao Tome eta Principe uharteak hego-mendebaldean. Diru ofiziala CFA libera da.

Hiriburua eta hiri nagusia Malabo da (90.000 bat biztanle). Bigarren hiri handiena Bata da (70.000 biztanle inguru).

Geografia

Ekuatore Gineako mapa.

Ekuatore Ginea Afrika erdialdeko mendebaldean kokatua dago. Bioko uharteak Kamerundik 40 bat kilometrora daude. Annobón uharteak 595 kilometro hego-mendebaldera daude Bioko uhartetik. Rio Muni kontinentean bertan dagoen eskualdea da, Kamerun eta Gabonen artean. Kontinenteko eskualdetik hurbil hainbat uharte daude, hala nola, Corisco, Elobey Grande, Elobey Chico eta beste uhartetxo.

Izenean agertu arren, Ekuatore Gineako lurraldeak ez daude Ekuatore lerroan.

Historia

Fernando Poo esploratzaile portugaldarra Bioko uhartera iritsi zen 1471n, eta "Flor Formosa" izena eman zioten. Uharte hau eta Annobon Portugalen menpe egon ziren 1778 arte, urte horretan Espainiako agintarien eskuetara igaro zen. Manuel Iradier gasteiztarrak 1875 eta 1884an espedizio bana egin zuen kontinenteko lurraldeetan (Mbini).

1926 eta 1959 bitartean herrialdeak "Espainiar Ginea" izena hartu zuen.

1968ko urriaren 12an independentzia lortu zuen eta Ekuatore Gineako Errepublika izena hartu.

1970etik 1979ra arte Francisco Macías Nguema diktadoreak agindu zuen Ginean. Urte hartan haren loba Teodoro Obiang Nguemak hartu zuen boterea bortizki eta gaur egun arte bere diktadurari eusten dio.

Banaketa administratiboa

Ekuatore Gineako probintziak

Ekuatore Ginea 7 probintziatan banatuta dago (hiriburuak parentesi artean):

  1. Annobon (San Antonio de Pale)
  2. Iparraldeko Bioko (Malabo)
  3. Hegoaldeko Bioko (Luba)
  4. Erdi-Hegoaldea (Evinayong)
  5. Kie-Ntem (Ebebiyin)
  6. Kostaldea (Bata)
  7. Wele-Nzas (Mongomo)

Hizkuntzak

Mintzaira ofizialak gaztelania, frantsesa eta portugesa dira. Beste hizkuntza hauek ere egiten dituzte ginearrek, legez "izaera nazionalaren partetzat" jotzen direnak: Fang, bubi, annobonera, combe eta Pidgin English.

Biztanle gehienek gaztelania hitz egiten dute, bertako hizkuntza batekin batera, Malabo inguruetan batez ere. Frantsesa 1998an bihurtu zuten Ekuatore Gineako hizkuntza ofizialetako bat, herrialdea Afrika Erdiko Komunitate Ekonomiko eta Monetarioko kide bihurtzerakoan.

Portugesa 2007ko uztailetik da ofiziala Ekuatore Ginean, herrialdea Lusofoniako kide bihurtzeko xedez[1].

Kultura

Jaiegunak

Jaiegun nazionalak
Data
Urtarrilak 1 Urteberri
Maiatzak 1 Lanaren Eguna
Ekainak 5 Errepublikako Presidentearen Jaioteguna
Abuztuak 3 Askatasun Kolpearen Eguna
Abuztuak 15 Konstituzio Eguna
Urriak 12 Independentzia Eguna
Abenduak 8 Andre Mariaren Sortze Garbia
Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna
Abenduak 25 Eguberri

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak