Usain Bolt: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: zu:Usain Bolt
105. lerroa: 105. lerroa:
[[yo:Usain Bolt]]
[[yo:Usain Bolt]]
[[zh:尤塞恩·博尔特]]
[[zh:尤塞恩·博尔特]]
[[zu:Usain Bolt]]

01:27, 11 uztaila 2012ko berrikusketa

Usain Bolt
Usain Bolt
Datu pertsonalak
Izen osoa Usain St. Leo Bolt
Jaio 1986ko abuztuaren 21a
Trelawny (Jamaika)

Usain Bolt (Trelawny, Cornwall Konderria, 1986ko abuztuaren 21a - ) atleta jamaikarra da. Bere azkartasunagatik, Lightning Bolt tximista deitzen diote. Bere probak abiadurakoak dira, batez ere 100 eta 200 metroko lasterketak. Bere gorpuzkeragatik da nabarmena beste atleten artean, izan ere, 1,96 m neurtzen ditu eta 86 kg pisatzen ditu. Bere plus-marka mundialak harrotasunez erakutsi ditzake; 100 metroetan 9,69 segundoko denbora dauka, hau 2008ko abuztuaren 16ean egin zuen 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan, eta urte berean abuztuaren 20an 200 metroetan 19,30 segundoko denborarekin erakutsi zuen bere bizkortasuna. 4x100 metroko erreleboetan ere munduko marka egin zuen, Nesta Crater, Michael Frater eta Asafa Powellekin batera, hauek guztiak 2008an Beijingen (Txinan) ospatu ziren joko olinpikoetan lortu zituen emaitzak dira. Munduko lehenengo atleta da hiru plus-markak gainditzen dituena txapelketa bakar batean eta munduan dagoen gizakirik azkarrena da historia guztian zehar, gaur egun arte. 2008an egindako esfortzua saritzeko Urteko Atleta izendatu zuten IAAFen partez Jelena Isinbajevarekin batera.

2009ko abuztuaren 16an Berlingo Atletismoko Munduko Txapelketan 100 metroetako errekorra berriz ere hautsi zuen, oraingoan denbora 9,58 segundora jaitsiaraziz. Abuztuaren 20an, 200 metroetako errekorra ere hautsi zuen, marka 19,19 segundotan ezarriz.

2011ko Munduko Txapelketan, Daegun, irteera ustela egin eta lehiatik kankpo geratu zen 100 metroko lasterketan, harrigarriki.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Usain Bolt