Asto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: szl:Yjzel
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
127. lerroa: 127. lerroa:
[[sco:Cuddie]]
[[sco:Cuddie]]
[[sh:Magarac]]
[[sh:Magarac]]
[[si:බූරුවා (සත්ත්‍වයා)]]
[[simple:Donkey]]
[[simple:Donkey]]
[[sk:Somár domáci]]
[[sk:Somár domáci]]

12:50, 22 uztaila 2012ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Asto

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Eutheria
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus africanus
Azpiespeziea: Equus africanus asinus
Linnaeus, 1758
Sinonimoak
  • Equus asinus asinus

Astoa edo Equus africanus asinus Equidae familiako zama-aberea da, Perissodactylaren barnean, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza.

Asto honen antzinako arbaso basatia Equus africanus da. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaien baina Nomenklatura Zoologikoak 2003tik aurrera esaten du espezie domestikatuen izenak bat egin behar duela espezie basatiaren izenarekin.

Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat duela muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.

Oso animalia erabilia izan da gizakiengatik eta K. a. 3. milurtekoan jada etxabere gisa erabiltzen zela dokumentatua dago.


Euskal Herriko bertako astoak

Euskal Herrian Enkarterriko astoa izeneko bertako asto arraza dago. Garai batean Euskal Herri guztian Enkarterriko arrazaren antzeko astoak zeuden. Asto hauek inguruko astoak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta muturra eta sabelaldea zuri kolorekoak daukate. Egun beste arraza eta mota ezberdinetako astoak daude euskal landa eremuan, nahiz eta bertako arraza berreskuratzeko hainbat ekimen dauden. Esate baterako Lazkaoko "astotxo egunean" burutzen den bertako arrazako astoen txapelketa.

Sakontzeko, irakurri: «Enkarterriko astoa»

Ikus, gainera

Erreferentziak