Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: si:ග්‍රීසිය
49. lerroa: 49. lerroa:
Greziako herrialdeak [[Egeo]] itsasoaren eta Itsaso Jonikoaren artean dagoen penintsula eta uharte asko hartzen ditu: [[Eubea]], [[Kreta]], [[Esporadak]], [[Ziklada uharteak]], [[Dodekaneso (uhartedia)|Dodekaneso]] ([[Rodas]]), [[Uharte Jonikoak]], [[Ikaria]], [[Lesbos]], [[Samos]], [[Samotrazia]] eta abar. Lur menditsuak eta itsasoa dira Greziako ezaugarri nagusiak. Lurraldearen hiru laurdenak mendiak dira eta 80 km-ko tartea dago, gehienez, lurraldeko puntu bat eta itsasoa bitartean. 437 uharte dira (lurrazalaren bostena).
Greziako herrialdeak [[Egeo]] itsasoaren eta Itsaso Jonikoaren artean dagoen penintsula eta uharte asko hartzen ditu: [[Eubea]], [[Kreta]], [[Esporadak]], [[Ziklada uharteak]], [[Dodekaneso (uhartedia)|Dodekaneso]] ([[Rodas]]), [[Uharte Jonikoak]], [[Ikaria]], [[Lesbos]], [[Samos]], [[Samotrazia]] eta abar. Lur menditsuak eta itsasoa dira Greziako ezaugarri nagusiak. Lurraldearen hiru laurdenak mendiak dira eta 80 km-ko tartea dago, gehienez, lurraldeko puntu bat eta itsasoa bitartean. 437 uharte dira (lurrazalaren bostena).


[[Pindo (Greziako mendia)|Pindo mendikatea] , [[Balkanetako mendikatea]]ren segida, Greziako mendigune nagusia da. Pindo mendikatetik adar hauek ateratzen dira: Aeta mendiak, Parnaso, Kizeron eta Helicon mendiekin hego-ekialderantz luzatzen direnak; Tesalia arroa eratzen duten bi mendilerro ekialdean; Greziako mendirik garaiena den Olinpo mendia (2.918 m) hegoaldean. [[Peloponeso]]ko penintsulan Akai eta [[Arkadia (mendia)|Arkadia]] mendiak daude. Greziako eskualde naturalak honako hauek dira: [[Mazedonia (Grezia)|Mazedonia]] eta [[Trazia]] iparraldean, [[Tesalia]] eta [[Atika]] Greziako erdialdean (haran emankorrak), [[Peloponeso]] hegoaldean, eta [[Kreta]], Greziako uharte nagusia.
[[Pindo (Greziako mendia)|Pindo mendikatea]] , [[Balkanetako mendikatea]]ren segida, Greziako mendigune nagusia da. Pindo mendikatetik adar hauek ateratzen dira: Aeta mendiak, Parnaso, Kizeron eta Helicon mendiekin hego-ekialderantz luzatzen direnak; Tesalia arroa eratzen duten bi mendilerro ekialdean; Greziako mendirik garaiena den Olinpo mendia (2.918 m) hegoaldean. [[Peloponeso]]ko penintsulan Akai eta [[Arkadia (mendia)|Arkadia]] mendiak daude. Greziako eskualde naturalak honako hauek dira: [[Mazedonia (Grezia)|Mazedonia]] eta [[Trazia]] iparraldean, [[Tesalia]] eta [[Atika]] Greziako erdialdean (haran emankorrak), [[Peloponeso]] hegoaldean, eta [[Kreta]], Greziako uharte nagusia.


Ibai askorik ez dago, lurra karekizkoa baita eta ura lurpean biltzen baita; ibaiak laburrak dira: [[Vardar]], [[Struma]] eta [[Nestos]] dira nagusiak.
Ibai askorik ez dago, lurra karekizkoa baita eta ura lurpean biltzen baita; ibaiak laburrak dira: [[Vardar]], [[Struma]] eta [[Nestos]] dira nagusiak.

10:26, 23 uztaila 2012ko berrikusketa

Grezia
Ύμνος εις την Ελευθερίαν
Goiburua: Eleftheria i thanatos (en) Itzuli

Greziako bandera

Greziako armarria
Geografia
HiriburuaAtenas
37°59′3″N 23°43′41″E
Azalera131.957 km²
Ura %2,3
Punturik altuenaOlinpo (2.919 m)
Punturik sakonenaKalipso osina (−5.269 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakAlbania, Bulgaria, Ipar Mazedonia eta Turkia
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika parlamentarioa2
Greziako presidenteaKaterina Sakellaropoulou
Greziako lehen ministroaKyriakos Mitsotakis
LegebiltzarraGreziako Legebiltzarra
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria10.482.487 (2021)
−158.734 (2021)
Dentsitatea79,44 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,3 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak45.430 (2014)
Derrigorrezko eskolaratzea5-16
Bizi-itxaropena81,1 (2015)
Giniren koefizientea33,1 (2019)
Giza garapen indizea0,887 (2021)
Ekonomia
BPG nominala200.288.277.129,04 $ (2017)
7.597.464.002,178 (2016)
BPG per capita18.885 $ (2017)
769 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa307.366.516.011 nazioarteko dolar (2017)
13.463.387.936 (2016)
BPG per capita EAPn28.582,846 nazioarteko dolar (2017)
1.308,911 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala0 % (2016)
Erreserbak7.803.722.132 $ (2017)
952.475.437 (2016)
Inflazioa0,3 % (2016)
−0,1 (2015)
Historia
Sorrera data: 1821eko martxoaren 25a (juliotar egutegia)
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+30
ISO 3166-1 alpha-2GR
ISO 3166-1 alpha-3GRC
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.gr
government.gov.gr

Grezia (grezieraz e̞ˈlaða, Hellás) Europa hego-ekialdeko estatua da, Balkanetako penintsularen hegoaldeko muturrean dagoena eta Europar Batasuneko kidea ere badena. Hainbat uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.

Atenas (Αθήνα) da hiriburua.

Geografia

Ingurune naturala

Greziako herrialdeak Egeo itsasoaren eta Itsaso Jonikoaren artean dagoen penintsula eta uharte asko hartzen ditu: Eubea, Kreta, Esporadak, Ziklada uharteak, Dodekaneso (Rodas), Uharte Jonikoak, Ikaria, Lesbos, Samos, Samotrazia eta abar. Lur menditsuak eta itsasoa dira Greziako ezaugarri nagusiak. Lurraldearen hiru laurdenak mendiak dira eta 80 km-ko tartea dago, gehienez, lurraldeko puntu bat eta itsasoa bitartean. 437 uharte dira (lurrazalaren bostena).

Pindo mendikatea , Balkanetako mendikatearen segida, Greziako mendigune nagusia da. Pindo mendikatetik adar hauek ateratzen dira: Aeta mendiak, Parnaso, Kizeron eta Helicon mendiekin hego-ekialderantz luzatzen direnak; Tesalia arroa eratzen duten bi mendilerro ekialdean; Greziako mendirik garaiena den Olinpo mendia (2.918 m) hegoaldean. Peloponesoko penintsulan Akai eta Arkadia mendiak daude. Greziako eskualde naturalak honako hauek dira: Mazedonia eta Trazia iparraldean, Tesalia eta Atika Greziako erdialdean (haran emankorrak), Peloponeso hegoaldean, eta Kreta, Greziako uharte nagusia.

Ibai askorik ez dago, lurra karekizkoa baita eta ura lurpean biltzen baita; ibaiak laburrak dira: Vardar, Struma eta Nestos dira nagusiak.

Klima

Klima mediterraneokoa da oro har: Pindo mendikatetik sortaldera beroa eta hezea, Pindotik sartaldera lehorra, eta hotz-bero arteko aldea nabarmenagoa duena.

Greziako iparraldeko landareak Europako erdialdekoak dira: hosto erorkorreko eta iraunkorreko basoak; gainerako tokietan Mediterraneoko landareak dira nagusi: pinuak, olibondoak, zuhaixkak eta sasiak. Animalien artean aipatzekoak dira hartz arrea, otsoa, basurdea eta suge mota ugari.

Mugak

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Greziako historia»

Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.

Atenasko akropolian dagoen Partenoia

Zibilizazio minoikoa Brontze Aroko kultura aurrehelenistiko bat da, Kretako irlan k.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, Arthur Evansek, Knossoseko jauregia (kultura honen adierazgarriena) Minos eta Minotauroaren kondairarekin lotu zuen.

Kultura horien gainbeheraren ondoren, K. a. 800dik aurrera, Egeo Itsasoaren inguruan, Italiako hegoaldean baita Mediterraneoko iparraldean eta Itsaso Beltzako kostaldean ere, greziar hiri-estatuak hedatu ziren. Pertsiarren inbasioei eutsita, oparotasun ekonomikoa eta kulturala garatu ziren, eta aurrekaririk ez zeukaten arkitektura, literatura, zientzia eta filosofia mailetara iritsi ziren. Nagusitasuna zela eta ika-mikan, Atenasek eta Espartak gerra ankerra borrokatu zuten, eremu osorako krisia ekarriz. Horretaz baliatuta, Mazedonia, iparraldeko erresuma, nagusitu zen, eta Alexandro Handia buru zutela, Ekialde Ertaina konkistatu zuten, greziar kultura eta aro helenistikoa zabalduz. Erromatarren garaipen militiarrak garai horri amaiera ekarri zuen K. a. 146an.

Antzinako Erromaren gainean eragin itzela izan arren, Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen Grezia. Inperioa bitan banandu zenean, ekialdeko zatian greziarra zen kultura nagusia. Bizantziar Inperioan greziera izan zen hizkuntza nagusia. Erasoak eraso, XV. mendera arte, inperio horrek zutik iraun zuen hamaika mendez. Otomandarren eskutan erortzean (1453), Konstantinoplako jakintsu asko mendebaldera migratu ziren, Pizkundearen eragile bat izanik. Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohesiorako, eta ondorengo nortasun greziarra osatzeko, oso lagungarria izan zen erlijioan banantzeko sistema otomandarra.

Navarinoko Gudua (1927ko urria), otomandarren egiazko agintearen amaiera izan zen.

Otomandar Inperiotik Greziak independentzia gerraren bidez lortu zuen 1821 eta 1829 bitartean. Hortik aurrera, Grezia eta Turkiaren arteko hartu-emanak gatazkatsuak izango dira oso, lurraldearen gaineko aldarrikapenak direla medio. Ioannis Kapodistrias aukeratu zuten errepublika berriko lehen buruzagitzat 1827an. Edonola ere, hil ostean, Mendebaldeko Botereek Wittelbach leinuko monarka bat ezarri zuen.

Balkanetako Gerretan, Greziak bere mendeko lurraldea eta populazioa areagotu zituen. Hurrengo urteetan, Konstantino I.a Greziakoaren eta Eleftherios Venizelos lehen ministroaren arteko tirabirek herrialdea elkarrenganako oso bortitzak ziren bi alderditan banandu zuten. Lehen Mundu Gerraren ostean, Grezia Mustafa Kemal buru zuen Turkiaren kontra borrokatu zen. Ondorioz, Lausanneko Itunean ezarri zen bezala, elkarren arteko populazio-mugimendu handiak burutu ziren. Greziak Anatoliatik etorritako 1.5 milioi laguni harrera eman behar izan zien.

Hurrengo urteetan, ezegonkortasuna eta estatu-kolpeak nagusitu ziren. Italia faxistak 1940ko urriaren 28an amore emateko eskatu zion Greziari. Ioannis Metaxas diktadoreak ezaguneko "OXI" (EZ) erantzun zion ultimatumari, eta Italiak eraso zuen. Albanian Italiako armada geldiarazi arren, alemaniar indarren aurrean erori zen Grezia. Nolanahi ere, greziar erresistentziak arazo franko eman zizkien okupatzaileei.

Askatu ondoren, erregezaleen eta komunisten arteko gerra zibila piztu zen. Horrek hurrengo 30 urtetarako ika-mikak eta krisialdi ekonomikoa zabaldu zituen herrialde osoan. 1967ko apirilaren 21ean militarrek, AEBetako babespean, estatu-kolpea eman zuten. 1973ko azaroan kontra estatu-kolpe batek Dimitrios Ioannides diktatore ezarri zuen. Hala ere, 1974ko uztailaren 20an, Turkiak Zipre inbaditzean, diktadura bertan behera erori zen.

Konstituzio demokratikoa indarrean jarri zen 1975ean, eta, erreferendumen bidez, monarkia deuseztatu zen urte horretan ere. Erbestetik itzulita, Konstatinos Karamalisek Demokrazia Berria alderdia eta Andreas Papandreuk PASOK alderdi sozialista osatu zuten, hurrengo hamarkadetan herrialdeko politikagintzan alderdi garrantzitsuenak. 1981eko urtarrilaren 1ean Europar Batasunean sartu zen eta 2001ekoan euro dirua hartu zuen.

2004ko hauteskundeak Demokrazia Berria alderdiko Costas Karamanlisek irabazi zituen, eta horrela amaitu zen PASOK alderdiaren nagusitasuna. 2005eko martxoan Stephanopoulosek Lehendakaritza utzi eta Karolos Papoulias izendatu zuen ondorengo. 2007an izugarrizko suteak izan ziren Grezian, eta baso gehienak desegin ziren. 2008an izugarrizko matxinada gertatu zen Greziako kaleetan: poliziaren esku 15 urteko gazte bat hil izana izan zen altxamenduaren eragilea, baina horren atzean egoera sozial eta ekonomiaren ondoriozko atsekabea zegoen. Kanpo harremanetan, bestalde, Greziaren eta Turkiaren arteko tirabirek bere horretan iraun dute, Zipreko auzia dela-eta, besteak beste.

Ekonomia

Greziako ekonomiak aurrera egin zuen nabarmen Bigarren Mundu Gerratik, nahiz eta bertako baliabide naturalen urritasunak eta burokratizazio gehiegizkoak aurrerabidearen oztopo izan ziren. 1981. urteaz geroztik Europako Ekonomia Elkartearen (EEE) kide da. Greziako ekonomia, Estatu Batuei oso lotua dagoena, enpresa pribatuetan oinarritu izan da; 1981. urtean, ordea, Mugimendu Sozialista Panhelenikoak (PASOK) aginpidea iritsi zuen, eta harrezkero estatuaren mende geratu ziren ekonomia jarduera gehienak: energia ekoizpena, ontziolak, garraiobideak, aseguruak eta banketxeak.

1970. urtetik aurrera behera egin du nekazaritzak eta gora, aldiz, industria eta zerbitzuak. Greziako lursailen %30a nekazaritzan erabiltzen da, nahiz eta lurlantzarako baldintzak batere onak ez diren; batetik, lurra harritsua da, oso zatikatua dago eta euri gutxi egiten du, eta, bestetik, lan tresnak zaharrak dira oso. Iparraldean garia, garagarra, arroza, kotoia, tabakoa eta patatak lantzen dira; erdialdeko eta hegoaldeko lursailetan meloiak, tomateak, mahatsa, oliba-olioa eta fruituak. Hegoaldean ardiak eta ahuntzak hazten dira eta Tesalian abelgorriak. Betidanik izan da Grezia herri arrantzalea, eta arrantza azpiegitura modernoa du, baina Mediterraneoa kutsatzen ari denez, arrantza urritu da eta kanpotik ekarri beharra dute arraina.

Mea baliabideak ez dira oso aberatsak, Europako bauxita ekoizle handienetakoa Grezia bada ere; horrez gainera, aipatzekoak dira lignitoa (energia elektrikoa sortzeko erabiltzen dena), eta neurri apalago batean manganesoa, burdina, zinka, beruna, urrea eta diamanteak. 1981. urtetik aurrera petrolioa eta gas naturala ustiatzen hasi ziren Egeo itsasoan.

Greziako ekonomia lehen sektorean oinarritu da betidanik. Azkeneko urteotan, baina, industriak eta zerbitzuek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute. Hala ere, Europar Batasuneko herrialdeen artetik Grezian du nekazaritzak pisurik handiena. Industria ahula du eta energia baliabide urri. Bestalde, turista asko joaten da Greziara antzinako Greziako aztarnak eta uharteen edertasunak erakarrita edota eguzkiaren bila, eta, beraz, Greziako ekonomia baliabide indartsuenetakoa da turismoa.

Biztanle aktiboen laurden batek lehen sektorean egiten du lan, nekazaritzan edo abeltzaintzan. Lurrik emankorrenak Tesalian daude: batez ere artoa, garia eta arroza lantzen da han, eremu ureztatuetan. Nazioaren ekonomiarentzat garrantzi handikoak dira, baita ere, beste gai hauek: tabakoa (Trazia eta Mazedonian), kotoia (erdialdean), mahastiak eta olibondoak (Peloponeson eta uharteetan), zitrikoak (Kretan), pikuak (Peloponeso hegoaldean). Greziatik kanpo oso aintzat hartuak dira Korintoko mahaspasak, herrialdearen diru iturri nagusietako bat. Grezian ahuntz eta ardi hazkuntzak garrantzi handia izan du betidanik, eta badu oraindik ere, baina sektorea modernizatu eta mekanizatu ahala, behi eta zerri hazkuntza gero eta gehiago ari da zabaltzen.

Arrantzak ere garrantzi handia du; Greziako portu nagusia Pireon dago. Greziako industriak aurrerabide handia egin du azkeneko urteotan, baina, hala ere, urruti dago Europako Erkidegoko gainerako herrialdeetatik. XX. mendearen bukaeran sektore honek biztanle aktiboen laurden bat hartzen zuen. Ehungintza eta janari industria dira inportanteenak. Greziaren ekonomiaren aurrerabidea galarazten duen oztopo nagusietako bat energia baliabiderik ez izatea da. Zentral termiko eta hidroelektriko batzuk badira, baina ez dira aski industriaren beharrak asetzeko, eta, beraz, hidrokarburoak inportatzera behartuta dago. Greziak gehiago gastatzen du inportazioetan, esportatzen irabazten duena baino. Desoreka hori turismoaren irabaziekin eta herrialdetik kanpo bizi diren greziarren errentekin berdintzen du neurri batean

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Greziaren banaketa administratiboa»

Grezia 13 periferiatan banatua dago (hauetako 9 kontinentean et beste 4 uharte taldeek osatuak). Autonomia gune bat ere bada, Atos Mendia (Agio Oros, "Mendi Santua"), Erdialdeko Mazedonia periferiaren mugan.

Periferia hauek guztira 51 prefekturatan (nomoi) azpibanatuak daude.

Mapa Zkia Greziako periferiak Hiriburua Eremua Biztanleria
1 Atika Atenas 3.808 km² 3.761.810
2 Erdialdeko Grezia Lamia 15.549 km² 605.329
3 Erdialdeko Mazedonia Tesalonika 18.811 km² 1.871.952
4 Kreta Heraklion 8.259 km² 601.131
5 Ekialdeko Mazedonia eta Trazia Kavala 14.157 km² 611.067
6 Epiro Ioanina 9.203 km² 353.820
7 Uharte Jonikoak Corfu 2.307 km² 212.984
8 Iparraldeko Egeo Mitilene 3.836 km² 206.121
9 Peloponeso Kalamata 15.490 km² 638.942
10 Hegoaldeko Egeo Ermupoli 5.286 km² 302.686
11 Tesalia Larisa 14.037 km² 753.888
12 Mendebaldeko Grezia Patras 11.350 km² 740.506
13 Mendebaldeko Mazedonia Kozani 9.451 km² 301.522
- Athos Mendia (autonomia) Karies 390 km² 2.262

Politika eta gobernua

1975. urteko konstituzioak, ordu arteko politika aldaketekin amaitu nahian, parlamentu errepublika ezarri zuen eta aginpide beterazlea lehendakariaren (estatu eta armada burua) eta lehen ministroaren (gobernu burua) artean banatu zen. Legegintzarako aginpidea lehendakariaren eta lau urtez behin hauteskundeen bidez aukeratzen den Parlamentuaren (Vouli) esku dago. Epaitzeko aginpidea Auzitegi Gorenak, Estatu Kontseiluak eta Estatuko kontuen auzitegiak osatzen dute. Soldadutza derrigorrekoa da 21 urtetik gorako gizonezkoentzat eta bi urte irauten du.

Biztanleria

Ia biztanle guztiak (% 98) greziarrak dira; gainerakoak turkiarrak, mazedoniarrak, albaniarrak eta armeniarrak dira. Biztanleen %60tik gora hirietan bizi da, Atenasen (772.000 biztanle), Tesalonikan (384.000 biztanle), Pireon (183.000 biztanle), Patrasen (153.000 biztanle), Heraklionen (118.000 biztanle), Larisan (113.000 biztanle) eta beste txikiago batzuetan. Erlijio nagusia Greziako eliza ortodoxoa da. Musulmanak, katolikoak, protestanteak eta monofisitak (kristau armeniarrak) gutxiengoa dira. Grekoa edo greziera da hizkuntza ofiziala eta jende gehienak erabiltzen duena. Ekonomiaren aurrerapenak eta turismoaren eragina dela eta jende asko joan da herritik hirira; gaur egun, biztanleen bi herenak hiriguneetan bizi dira. Greziako hiriburua Atenas da (885.737); hiri nagusia da bai biztanle kopururik handiena bertan bizi delako eta bai portu (Pireo portua) eta industriagune nagusiak bertan daudelako. Grezian betidanik emigratu izan du jendeak, ekonomia baliabideen hutsuneak hartara behartuta; Greziako aro klasikoan Mediterraneo inguruko herrietarantz joan ohi ziren baina gaur egun Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, Alemania eta Belgika dira greziarren jomugak. Hala ere 1973. urteko krisi ekonomikoak moteldu egin zuen emigrazioa.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren gobernuak neurri bereziak hartu zituen Grezian ohiko ziren eritasunekin bukatzeko: paludismoa, tuberkulosia, disenteria eta tifusa. Gaur egun, heriotza eragile nagusiak herri aurreratuenetakoak berak dira: minbizia, bihotzeko gaitzak, etab. Haur jaioberrien heriotza tasa milako 15ekoa da. Bizitza itxaropena 70 urtetik gorakoa da. Erietxe nagusiak Atenas, Tesalonika eta Patras hirietan daude. Hezkuntza publikoa dohain eta nahitaezkoa da 6-15 urte bitarteko haurrentzat. Hogeita hamar urteko epean Greziako alfabetatuen kopurua %30-tik %92-ra jasoarazi zen. Bigarren mailako ikasketetarako eskola pribatu ugari dago; unibertsitate pribaturik ordea ez dago, konstituzioak debekatzen baitu. Goi mailako ikasketa tekniko zenbait egiteko kanpora joan ohi dira greziar asko, Grezian filosofia, zuzenbidea eta humanitatea lantzen baitira bereziki. Unibertsitate ofizial nagusiak Atenas, Tesalonika, Patras eta Kretan daude. 100 egunkari baino gehiago dago Grezian. Biztanle gehienak kristau ortodoxoak dira erlijioz, eta musulman talde txikiak biltzen dira mendebaleko Trazian eta Dodekaneso uharteetan.

Kultura

Sakontzeko, irakurri: «Grezierazko literatura»

Grezia klasikoaren kulturako aztarna ugarik iraun du gaur egun arte (Atenas, Delfos, Epidauro, Micenas, Argos, etab.); delako aztarna horiek eta Greziako museoetan (Museo nazionala, Iraklion-eko Museoa, Akropolisa, etab.) eta atzerriko hiri nagusietan gorde diren eskultura eta gauzakiak Greziako kultura ondare iraunkorraren eta aberatsaren erakusgarri dira.

Grezia modernoaren kulturan aipatzekoak dira zenbait poeta: Constantine Cavafy, George Seferis (Nobel saria, 1963), Angelos Sikelianos, Odysseus Elytis (Nobel saria, 1979), Yannis Ritsos eta Kretako Nikos Kazantzakis. Musikarien artean gailendu dira, beste askoren artean, Manos Hadjidakis eta Mikis Theodorakis. Greziako herri musika oinarri duten eta nazioarteko polifonia lehiaketetan parte hartzen duten abesbatza ugari sortu dira. Greziak independentzia lortu zuenetik bertako arteak Europako mendebaleko ereduak izan ditu oinarri. Pintore figuratiboetan ospe handikoak dira Iannis Morilis eta Nikos Engonopulos; margolaritza abstraktua landu dutenen artean Aléxos Kontópulos eta Iannis Spyrapulos. Eskultoreetan berriz aipatzekoak dira Vassilakis Takis eta Alex Mylona.

Arkitektura greziarra

Sakontzeko, irakurri: «Arkitektura greziarra»

Arkitektura greziarra Antzinako Greziaren zibilizazioak garatu zuen arkitektura da. K. a. 776tik I. mendera arte garatu zen. Greziar zibilizazioa mende luzeetan garatutako eragin ugariz loratzen da. Greziar zikloan, bi garai nagusi bereizten dira, aurrehelenikoa eta greziarra

Kirola

Greziaren kirolaren jatorria joko olinpikoen bidez garatu zen

Erreferentziak

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura