Garellano dorreak: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
{{arkitektura zirriborroa}} |
{{arkitektura zirriborroa}} |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Garellano]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko etxe orratzak]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko etxe orratzak]] |
||
[[Kategoria:Bilboko eraikinak]] |
[[Kategoria:Bilboko eraikinak]] |
17:37, 25 uztaila 2012ko berrikusketa
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Garellano dorreak Bilboko izen bereko gunean etorkizunean eraikiko den etxebizitza multzoa da.
Ezaugarriak
2008an udaltzaingo eta suhiltzaileen egoitza berria hasi ziren eraikitzen Bilboko Miribilla auzoan, eta etorkizunean bi erakundeek Garellano utzi eta utzitako orubean parkea eta babes-ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Udalaren asmoen arabera 1.100 etxebizitza. Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:
- Carles Ferrater/Luis Dominguez
- Junquera Arquitectos SLP
- MVRDV/GRAS/IA+B
- Rogers Stirk Harbour + Partners
- Suárez & Santas Arquitectos
Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.
Eraikinak
Guztira bost dorre altxatuko dira[1]:
- Lehen eraikina: 24 solairu
- Bigarren eraikina: 28 solairu
- Hirugarren eraikina: 30 solairu
- Laugarren eraikina: 33 solairu
- Bosgarren eraikina: 36 solairu eta 116 metro
Erreferentziak
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110301/vizcaya/2000-quiere-iniciar-derribos-20110301.html Ría 2000 quiere iniciar a fin de año los derribos en Garellano El Correo Español egunkariko albistea.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Arkitektura lehiaketari buruzko informazioa.
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |