Jump to content

Nabigazio menua

«Kuiatxo»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte added ,  Duela 8 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
t
'''Kuiatxoa''' (''[[Cucurbita pepo|Cucurbita pepo var. pepo]]'' azpiespeziearen barietatea) [[kuia|kuien]] [[familia (biologia)|familiako]] udako [[landare]] bat da. Beste kuia mota batzuekin batera, ''[[Cucurbita pepo]]'' espezieko kidea da. Kuiatxoa horia, berdea edo berde argia izan daiteke, eta gehienetan [[luzoker]] tontorduna dirudi, nahiz eta zenbait aldaerek fruitu borobil edo botila formakoak ematen dituzten.
 
Kuiatxoaren arbasoa Ameriketakoa da. Hala ere, kuia mota gehienak Europara kolonizazioaren garaian iritsi baziren ere, kuiatxoa jatorriz europarra da. Berezko zenbait [[mutazio]]enren ondorioz sortu zen, XIX. mendearen hondarretan, [[Italia]]n, seguru asko [[Milan]] inguruan.
 
Sukaldaritzaren ikuspuntutik, kuiatxoa [[barazki]] gisa erabiltzen da, hau da, egosi edo frijitu egiten da. Hala ere, ikuspuntu botanikotik [[fruitu]] heldugabea da.
1.761

edits