Roberto Carlos (futbolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Aldatua: de:Roberto Carlos da Silva
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
64. lerroa: 64. lerroa:
[[tr:Roberto Carlos]]
[[tr:Roberto Carlos]]
[[uk:Роберто Карлос]]
[[uk:Роберто Карлос]]
[[uz:Roberto Carlos (futbolchi)]]
[[vi:Roberto Carlos (cầu thủ)]]
[[vi:Roberto Carlos (cầu thủ)]]
[[zh:罗伯托·卡洛斯]]
[[zh:罗伯托·卡洛斯]]

04:22, 4 abuztua 2012ko berrikusketa

Roberto Carlos da Silva.

Roberto Carlos da Silva Rocha (Garça, Brasil, 1973ko apirilaren 10a) brasildar futbolaria da.

Biografia

Langile-familia batean sortu zen, eta bera ere hamalau urterekin hasi zen lanean, egur-lantegi batean. Beste lanbide batzuetan jardun zuen ondoren, harik eta São João de Arraras taldean hasi zen arte. Talde hartatik, Palmeirasera aldatu zen, eta hiru denboraldiz jokatu zuen talde hartan: bi Liga Paulista (1993 eta 1994), 1993ko Txapelketa Nazionala eta urte hartako Rio-São Paulo Lehiaketa irabazi zituen, talde hartan aritu zen garaian.

1995ean lortu zuen karrerako arrakasta handienetako bat, AC Milanek fitxatu baitzuen. Ordurako, bazituen zenbait ezaugarri aipagarri, adibidez, zangoetan gihar-masa gehieneko brasildar jokalaria izatea edo baloiari indar gehienez jotzen ziona izatea. Milanen denboraldi batez jokatu eta gero, Real Madrilek fitxatu zuen. Talde horrekin, Espainiako Liga irabazi zuen 1997an, eta UEFA Champions League 1998an, 2000n eta 2002an.

Nazioarteko kirolari dagokionez, gazte-mailako munduko txapeldunordea izan zen 1991n, Copa América txapelketako bigarren gelditu zen 1954an, eta brontzezko domina irabazi zuen 1996ko Olinpiar Jokoetan. Nazioarteko arrakasta handiena, dena den, 1997an lortu zuen, bere taldearekin Copa América irabazi baitzuen.

Erreferentziak