Salmonella: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: eo:Salmonella
Josu (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa: 20. lerroa:
== Epidemiologia ==
== Epidemiologia ==


Salmonelosia ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da. Bakterioak bizilekua [[heste]]etan duenez, fekal bidea da mikrobio honetaz kutsatzeko mekanismorik ohikoena. Gorotzez kutsatutako ur eta janariak higiene ezaren zeinuak dira, eta oso arruntak dira garapen bidean dauden lurraldeetan (hondakin uraren eta edateko uraren arazketa egiten ez dutenak). Bestalde, animalia askoren hesteetan bizi denez (hegazti eta ugaztunengan, batez ere) salmonelosia [[zoonosi]] oso hedatua da, kutsatutako animaliak jaterakoan harrapatzen dena.
Salmonelosia ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da. Bakterioak bizilekua [[heste]]etan duenez, fekal bidea da mikrobio honetaz kutsatzeko mekanismorik ohikoena. Gorotzez kutsatutako ur eta janariak higiene ezaren zeinuak dira, eta oso arruntak dira garapen bidean dauden lurraldeetan (hondakin uraren eta edateko uraren arazketa egiten ez dutenak). Bestalde, animalia askoren hesteetan bizi denez ([[hegazti]] eta [[ugaztun]]engan, batez ere) salmonelosia [[zoonosi]] oso hedatua da, kutsatutako animaliak jaterakoan harrapatzen dena.



== Taxonomia eta ezaugarri biokimikoak ==
== Taxonomia eta ezaugarri biokimikoak ==

20:07, 14 abuztua 2012ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Salmonella
Salmonella typhimurium seroaldaera, mikroskopio elektronikoarekin ikusita
Salmonella typhimurium seroaldaera, mikroskopio elektronikoarekin ikusita


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Gamma Proteobacteria
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Generoa: Salmonella

Salmonella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen.

Salmonella lehen mailako patogenoa da. Sukar tifoidea, paratifoidea eta enteritisa eragiten du. Salmonellak eragindako gaixotasun multzoari salmonelosi ere deitzen zaio, Hirugarren Munduko herrialdeetan izurrite ugari sortzen duelarik.


Epidemiologia

Salmonelosia ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da. Bakterioak bizilekua hesteetan duenez, fekal bidea da mikrobio honetaz kutsatzeko mekanismorik ohikoena. Gorotzez kutsatutako ur eta janariak higiene ezaren zeinuak dira, eta oso arruntak dira garapen bidean dauden lurraldeetan (hondakin uraren eta edateko uraren arazketa egiten ez dutenak). Bestalde, animalia askoren hesteetan bizi denez (hegazti eta ugaztunengan, batez ere) salmonelosia zoonosi oso hedatua da, kutsatutako animaliak jaterakoan harrapatzen dena.

Taxonomia eta ezaugarri biokimikoak

Salmonellaren sailkapena liskar-iturri izan da urteotan mikrobiologoen artean. Egun, espezie bakarra onartzen da, Salmonella enterica, 6 azpi-espezie duena. Era berean, azpi-espezie bakoitzak seroaldaera asko ditu, guztira 2.300 inguru egonik.

Salmonellaren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Laborategian hazteko hazkuntza-inguru hautakorrak erabiltzen dira; hauetako askok behazun-gatzak dituzte, Enterobakterioak ez direnen hazkuntza eragozteko. SS agarra, XLD agarra eta Hektoen agarra dira erabilienetariko batzuk.

Salmonelosiaren prebentzioa

Salmonellaren giza-eramaileak oso arriskutsuak dira, kutsapen ahalmen handia dutelako. Eramaile hauek bakterioa eramaten dute haien hesteetan, baina ez dute salmonelosi gaitzik. Milioika bakterio patogeno iraizten dituzte gorotzekin, eta janariak kutsatu ditzakete. Horregatik, janarien manipulatzailei analisiak egin behar zaizkie Salmonellaren eramaileak ez direla baieztatzeko.

Salmonelosiaren aurkako neurri prebentiboak ezarrita dituzte osasun agintariek, eta oso zorrotzak dira janari industrietan. Higiene arauetan dute oinarria, bakterioaren janari kutsapena ekiditekotan. Aholku orokor hauek gogoan hartzeko gomendatzen da:

  • janari manipulatzaileak kontrolatu behar dira, bakterio-eramaileak baztertzeko.
  • janariek kozinatu egokia eduki behar dute, bakterioa suntsitzeko tenperatura altuen bidez; ekidin behar da janari gordinen kontsumoa.
  • hozkailua erabili behar da janariak gordetzeko. Ez utzi janariak ingurugiro-tenperaturan.
  • higiene arauak bete behar dira.
  • zeharkako kutsadura ekidin behar da.