Jiří Trnka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: ca:Jiří Trnka
t r2.7.2) (robota Erantsia: he:יירי טרנקה
25. lerroa: 25. lerroa:
[[fi:Jiří Trnka]]
[[fi:Jiří Trnka]]
[[fr:Jiří Trnka]]
[[fr:Jiří Trnka]]
[[he:יירי טרנקה]]
[[it:Jiří Trnka]]
[[it:Jiří Trnka]]
[[ja:イジー・トルンカ]]
[[ja:イジー・トルンカ]]

13:13, 17 abuztua 2012ko berrikusketa

Jiří Trnka (Plzen, 1912 - Praga, 1969) txekiar zinemagilea izan zen.

Biografia

Pragako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi ondoren berehala hasi zen marrazkiak, karikaturak, koadroak eta liburuetarako irudiak egiten. Baina txotxongiloa izan zuen gehien landu zuen alorra, hasieran J. Skuparen taldean eta 1936tik aurrera berak sortutako taldean.

1939an antzerkirako eta zinemarako jantziak eta dekoratuak egiten hasi zen. 1945ean zinema estudio bat sortu zuen lagun batzuekin batera, marrazki biziak eta txotxongilo filmak egin zituena, Txekoslovakiako elezaharrak eta Hasek, Txekhov, Boccaccio eta, batez ere, Shakespeareren literatura lanetan oinarriturik.

Haren filmek ospe handia izan zuten mundu osoan eta txekiar animazio eskola ezagutarazi zuten. Filmak: Pérak a SS (1946, Jauzkaria eta SS), Bajaja (1950), Císariu Slavik (1948, Enperadorearen urretxindorra), Staré póvesti ceské (1952, Txekiar elezaharrak), Obry vojak Svejk (1955, Svejk soldadu ausarta), Sen noci svatojanské (1959, Uda gau bateko ametsa), Kyberneticka babicka (1962, Amona zibernetikoa), Ruka (1965, Eskua).


Erreferentziak