Obanos: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°39′47″N 1°47′11″W / 42.6631607°N 1.78634979°W / 42.6631607; -1.78634979
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: uz:Obanos
32. lerroa: 32. lerroa:


=== Klima eta landaredia ===
=== Klima eta landaredia ===
Obanosko klima, mediterraneo-kontinentala da, [[Izarbeibar]]ko gainontzeko herriek duten klima bera. Haraneko lurrak oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai horretan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten dute bat. [[Negu]]ak hotzak dira eta [[uda]]k beroak, dena den, ez hegoalderago dagoen [[Erribera]]n bezain beroak. Urteko batezbesteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez beste).
Obanosko klima mediterraneo-kontinentala da, [[Izarbeibar]]ko gainontzeko herriek duten klima bera. Haraneko lurrak oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai horretan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten dute bat. [[Negu]]ak hotzak dira eta [[uda]]k beroak, dena den, ez hegoalderago dagoen [[Erribera]]n bezain beroak. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez beste).


Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. Baina, zoritxarrez, nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez dago jatorrizko landarediaren arrastorik. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.
Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. Baina, zoritxarrez, nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez dago jatorrizko landarediaren arrastorik. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.

19:34, 20 abuztua 2012ko berrikusketa

Obanos
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Obanosko bandera
Bandera

Obanosko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Obanos
AlkateaJesús María Puy Lanas
(Nekeas, ezkerreko indep.)
Posta kodea31151
INE kodea31183
Herritarraobanostar
Geografia
Koordenatuak42°39′47″N 1°47′11″W / 42.6631607°N 1.78634979°W / 42.6631607; -1.78634979
Azalera19,7 km²
Garaiera412 metro
Distantzia15 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria920 (2023:  −18)
alt_left 468 (%50,9)(2019) (%50,8) 467 alt_right
Dentsitatea46,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,9
Ugalkortasuna[1]‰ 22,22
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 12,10 (2018: %6,11)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.obanos.es/es www.obanos.es


Obanos[3] Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 979 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 15 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hegoaldeko muturrean eta Izarbeibarrean. Campanas eta Obanos elkartzen dituen errepideak Iruñerriarekin komunikatzen du udalerria. Obanosek lau auzo ditu, San Juan, San Lorentzo, San Martin eta San Salvador.

Herriak Legardarekin egiten du muga iparraldean, Muruzabal, Eneritz eta Añorberekin ekialdean, Garesekin mendebaldean, eta Artaxoa eta Mendigorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Obanosko klima mediterraneo-kontinentala da, Izarbeibarko gainontzeko herriek duten klima bera. Haraneko lurrak oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai horretan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten dute bat. Neguak hotzak dira eta udak beroak, dena den, ez hegoalderago dagoen Erriberan bezain beroak. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez beste).

Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. Baina, zoritxarrez, nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez dago jatorrizko landarediaren arrastorik. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Obanosko Infantzoien Biltzarrak»
Atea Obanosen

Obanos 1665. urtean bihurtu zen hiribildu, baina jada XIII. mendean monarkiaren gehiegikeria salatzeko bilduriko nobleen "Infantzoien Biltzarra" delakoa herrian bildua zen. Erakunde hori, Nafarroan eta Euskal Herrian izandako lehen erakunde "demokratikotzat" hartua izan da. XIII. mendearen hasieran Antso VII.a erregeak erakundea onartu eta bere konpetentziak zabaldu zituen eta gaizkileak harrapatu eta zigortzeko eskubidea eman.

Infantzoien Biltzarrak, nobleziako behe-estamentuetako kideak ziren, goi-burgesiaren azpian. Dena den, nobleez gain, nekazari, artisau, abade, eta merkatariek ere osatzen zuten elkartea, euren pribilegioak defendatzeko asmoarekin. Partaideak ez ziren soilik obanostarrak, inguruko herrietako biztanleek ere hartzen zuten parte bertan, eta Obanosez beste eskualdeetan ere bildu izan ziren. Dena den, Obanosen kokapen geografiko estrategikoa zela eta, bilera gehien egiten zen herria izan zen eta horregatik erlazionatzen da erakundea udalerriarekin gaur egun.

1512an, Gaztelak Nafarroa konkistatzean Obanos Izarbeibarreko udal bihurtu zen. XIX. mendean udalerri independente bihurtu zen.

Demografia

Obanosko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.238 1.203 1.075 1.114 1.083 1.053 997 794 690 695 704 785 889

2008ko erroldaren arabera, 109 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,87 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ondarea

San Joan bataiatzailearen eliza.

Obanosek, portiko ikusgarridun eta pizkundeko erretauladun eliza gotikoa izan zuen. Eraikinaren egoera txarra zela eta, eta herriko biztanleria haztearekin batera, eliza berria eraiki zuten 1912. urtean, San Joan bataiatzailearen eliza. Jatorrizko elizatik XIV. mendeko portada, dorrea eta Blankako Andrearen ganga nagusia kontserbatzen dira. Horrez gain, Joanes Antxetaren XVII. mendeko erretaulako eskultura batzuk aurkitu daitezke. Eliza 2007. urtean zaharberritu zuten.

Bestalde, San Lorentzo eta Salbatore baseliza, herriaren erdigunetik bi kilometrora kokatzen da, Iruña eta Garesko errepideak Obanosera doan errepidearekin bat egiten duten tokitik gertu.

Eraikuntza zibilari dagokionez honako egiturak dira aipagarri:

  • Muzkiz etxea, XVII. mendearen lehen erdikoa.
  • Zabalegi etxea, etxe barruko patioarekin.
  • Tximonko etxea, XIX. mendeko blasoiduna.
  • On Fidel etxea, erdi puntuko ateduna.

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Obanosko alkatea 1995ean sortutako Agrupación Nekeas herri ekimenekoa izan da. 1999tik 2007ra Fernando Lanas Guembek hartu zuen alkatetza. 1999an Nekeasek 3 zinegotzi lortu zituen eta UPNk hiru. 2003an Nekeasek 5, Ultreiak 1 eta UPNk 1[4].

2007an talde hau izan zen aurkeztutako bakarra. Baliogabeko botoak 81 izan ziren (emandako guztien %15,20) eta 84 boto zuri(%18,58). Abstentzioa %24,29koa izan zen.

Obanosko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nekeas 368 7

2011ko udal hauteskundeetan hiru zerrenda aurkeztu ziren: ezkerrekoak eta euskaltzaleak biltzen dituen Nekeas (berriz ere garaile, 4 zinegotzi eta alkatetza Jesús María Puyrentzat), eskuineko Proyecto por Obanos (3 zinegotzi) eta PP (bat ere ez)[5].

Obanosko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nekeas 330 4
Proyecto por Obanos 216 3
PP 19 0


Udaletxea

Obanosko udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Eneritz, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 Fernando Lanas Genbe Nekeas
2003-2007 Fernando Lanas Genbe Nekeas
2007-2011 Fernando Lanas Genbe Nekeas
2011-2015 Jesús María Puy Lanas Nekeas

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Obanos eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,97k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Obanos) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6].

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obanos
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa