Nicanor Zabaleta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa: 13. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/30}}
{{ lur | data=2011/12/30}}


[[Kategoria:Harpa-jotzaileak|Z]]
[[Kategoria:Euskal Herriko musikari klasikoak|Z]]
[[Kategoria:Euskal Herriko musikari klasikoak|Z]]
[[Kategoria:Donostiarrak|Z]]
[[Kategoria:Donostiarrak|Z]]

05:15, 21 abuztua 2012ko berrikusketa

Fitxategi:Zabaleta-Nicanor-01.jpg
Nicanor Zabaleta.

Nicanor Zabaleta Zala (Donostia, 1907ko urtarrilaren 7aSan Juan de Puerto Rico, 1993ko martxoaren 31a) musikari gipuzkoar ezaguna izan zen, harpa-jole moduan nabarmendua.

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musikako ikasketak, eta Madrilen segitu zituen gero. 1923. urtean Parisa joan zen, eta M. Tournierrekin osatu zituen harpa-ikasketak. M.S. Rosseau eta E. Cools musikagileekin konposizioa ikasi zuen. 1933. urtean Bilbon jo ondoren, kontzertuak ematen hasi zen Europa eta Amerika osoan. Ospea eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan. Teknika miresgarria zuen, eta harparen baliabideak berritzeko ahalegin handiak egin zituen: berak erabili zuen aurreneko aldiz zortzi pedaleko harpa, zazpikoaren ordez. Musikagile askok idatzi zituzten lanak Zabaletarentzat: J.M. Damase, D. Milhaud, H. Villa-Lobos, J. Rodrigo, eta A. Ginesterrak, besteak beste. Bestalde, ikerketa-lan handia egin zuen, eta XVI-XVIII. mendeetako espainiar eta portugaldar musikagileen lanak berreskuratu zituen.

Ikus, gainera


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak