Arcturus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Arturo''' edo '''Arcturus''' (Alfa Bootis / α Boo / 16 Bootis) gaueko zeruko hirugarren izarrik dizdiratsuena da 0,04ko magnitude bisualarekin Sirius (α Canis Ma...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
2. lerroa: 2. lerroa:


== Etimologia eta historia ==
== Etimologia eta historia ==
[[Fitxategi:Finding arcturus.png|250px|left|thumb|'''Arturo''' zeruan aurkitzeko modua Hartz Nagusitik abiatuta.]]
Arturo izena antzinako [[greziera]]zko Αρκτοῦρος (Arcturus) hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta [[Ursae Majoris|Hartz Nagusia]] eta [[Ursae Minoris|Hartz Txikia]] konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz '''As-Simak ar-Ramih''' (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena. Izen honek, iraganean erromatartua, '''Aramec''' eta '''Azimech''' izenak sorarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat '''Al-Harith as-Sama''' ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.
Arturo izena antzinako [[greziera]]zko Αρκτοῦρος (Arcturus) hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta [[Ursae Majoris|Hartz Nagusia]] eta [[Ursae Minoris|Hartz Txikia]] konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz '''As-Simak ar-Ramih''' (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena. Izen honek, iraganean erromatartua, '''Aramec''' eta '''Azimech''' izenak sorarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat '''Al-Harith as-Sama''' ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.



12:34, 30 abuztua 2012ko berrikusketa

Arturo edo Arcturus (Alfa Bootis / α Boo / 16 Bootis) gaueko zeruko hirugarren izarrik dizdiratsuena da 0,04ko magnitude bisualarekin Sirius (α Canis Majoris) eta Canopus (α Carinae) izarren ondoren. Alfa Centauri osatzen duten bi izarrak batera hartuz gero, begi hutsez ikusi ezin direnak, Arturo laugarren izarrik dizdiratsuena izatera pasatzen da. Beraz, ipar zeru hemisferioko izarrik dizdiratsuena da. Bere konstelazioa Boötes, Idizaina, da. Tokiko Izararteko Lainoan dago.

Etimologia eta historia

Arturo zeruan aurkitzeko modua Hartz Nagusitik abiatuta.

Arturo izena antzinako grezierazko Αρκτοῦρος (Arcturus) hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta Hartz Nagusia eta Hartz Txikia konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz As-Simak ar-Ramih (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena. Izen honek, iraganean erromatartua, Aramec eta Azimech izenak sorarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat Al-Harith as-Sama ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.

Antzinako Egipton, dirudienez, Smat bezala ezagutzen zen, "erreinatzen duena" edo "gobernatzen duena", baita Bau bezala ere, "datorrena" K. a. XV. mendeko egiptoar egutegi astronomiko batek Arturo Antaresekin (α Scorpii) lotzen du Menat izeneko zeru irudi handi batean. Egileren batzuentzat gurtza astroetako bat zen Niloko tenpluetan eta Italiako Ancona hiriko Venusen tenpluan.

Astronomia hinduan Svātīren nakshatrari dagoki, zerua banatzen den jauregietako bat, han Nishṭya (kanpoan) ere deitzen zitzaion, ziuraski zodiakotik urrun duen iparraldeko kokapenagatik. Txinan Ta Kiō (adar handia) bezala ezagutzen zen, gertuko lau izar txiki Kang Che (lehortearen lakua) ziren bitartean.

Ezaugarri fisikoak

Arturo K1.5III espektru motako erraldoi laranja bat da, gure eguzki-sistematik 367 argi-urteko distantziara dagoena. Póluxen (β Geminorum) ondoren gugandik gertuen dagoen bigarren izar erraldoia da. 4290 kelvineko azaleko tenperaturarekin, bisualki gure eguzkia baino 113 aldiz argitsuagoa da, baina infragorrian igortzen duen erradiazioa kontutan hartzen bada, bere argitasuna ia bikoitza da, eguzkiarena baino 215 aldiz handiagoa. Bere erradioa, bere diametro angeluarraren neurketaren bidez lortua (0,021 arku segundu), eguzki erradioa baino 25,7 aldiz handiagoa da. Bere masa eguzkiarena baino %50 handiagoa da, eta, uste denez, bere barne nukleoa jada hasi da helio karbono bihurtzen. X izpi ahulak igortzen ditu, aktibitate magnetikoa duela iradokitzen duena, "koroa ezkutu" bat izan dezakeelarik, oso ez ohikoa bere moduko izarretan. Izar aldakor bat izan daitekeela uste da, NSV 6603 izena jaso duelarik.

Arturoren eguzkiarekiko abiadura erlatiboak, beste izar dizdiratsu batzuena baino handiagoa dena, eta bere metaltasun txikiak, gure eguzkiarenaren %28a, II populazioko izar zahar bat eta galaxiako disko sendoko kide bat izan daitekeela iradokitzen dute. Elkarrekin gure galaxian zehar mugitzen diren 53 izarrek osatutako talde bateko kide da, "Arturoen Taldea" deritzona. Teoria interesgarri batek dioenez, Arturo eta bere taldea osatzen duten gainontzeko izar guztiak Esne Bidearen mugetatik haratago eratu dira, izar horietako batzuen adina 10.000 eta 12.000 milioi urte bitartekoa da, iraganean gure galaxiak berak xurgatu zuen galaxia satelite batetik etor litezkeela esan nahi dezakeena.