Albitarren aurkako Gurutzada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: hr:Katarski križarski rat
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: hr:Katarski križarski rat (deleted)
52. lerroa: 52. lerroa:
[[fr:Croisade des Albigeois]]
[[fr:Croisade des Albigeois]]
[[he:מסע הצלב האלביגנזי]]
[[he:מסע הצלב האלביגנזי]]
[[hr:Katarski križarski rat]]
[[it:Crociata albigese]]
[[it:Crociata albigese]]
[[ja:アルビジョア十字軍]]
[[ja:アルビジョア十字軍]]

16:15, 3 iraila 2012ko berrikusketa

Kataroak Karkasonatik kanporatuak 1209an

Gurutzada Albitarra Eliza Katolikoak burututako gurutzadetako bat izan zen, Elizaren buruzagi kontserbadoreenek heresiatzat jotzen zutenarekin amaitzeko helburuarekin.

Kataroak XII. eta XIII. mendeetan oso ezaguna izan zen kongregazio kristau bat osatzen zuten. Albitar izenarekin ere ezagunak ziren, Albi hiriari erreferentzia eginez, bertan baitzegoen kataroen gotorleku handi bat. Europa osoan zabalduta zeuden arren, Frantziako Languedoc eskualdean zuten indar gehien. X. mendeko bogomiloen sektaren adar bat ziren. Gurutzea tortura eta heriotzaren sinbolo maltzurra zela uste zuten eta Erromako elizak erlikien salmentarekin egiten zuen negozioa gaitzesten zuten.

Mende oso batean zehar, Elizaren ordezkariak kataroekin bildu ziren, sekta honekin amaitu, bere kideak katolizismora bihurtu eta Aita Santuaren aginpidea onar zezaten, emaitza gutxirekin. Inozentzio III Aita Sainduak, sektak kristautasunaren nagusitasuna arriskuan jartzen zuela eta anti-eliza gisa antolatu nahi zuela erabaki zuen.

1209an neurri zorrotzagoak hartu zituen, albitarren aurkako gurutzada bat deituz, bereziki odoltsua eta krudela izan zena. Frantzia iparraldeko nobleak gurutzada honetan parte har zezaten, Inozentzio IIIak hegoaldeko lurretaz (askoz ere aberatsagoak eta zibilizatuagoak zirenak) bereganatzeko baimena eman zien. Zaldun hauetako bat Simon Montfortekoa izan zen, lurraldeko biztanleetan izua zabaldu zuena.

Simon Montfortekoaren indarrak Bézierseko hirira 1209ko ekainean heldu ziren, berau setiatuz eta biztanle katolikoei kataroak entregatzea aginduz, eskumikatzearekin mehatxatuz. Garai hartan hori zen mehatxu larria zen arren, hiritarrek ez zuten amore eman. Montforten tropekin izan zen Aita Sainduaren ordezkariari orain nola jokatu behar zen galdetzean, honako erantzun zuen: Ez ezazue inongo klase sozial, adin edota sexu arrazoiengatik errukirik eduki. Kataroak edo katolikoak, hil itzazue denak. Jainkoak jakingo du bereak bereizten. Horrela, Montforten soldaduek 15.000 gizon, emakume eta haur erail zituzten, 200 bat bakarrik zirelarik kataroak.

Karkasonako hiri harresitua, Frantzia

Bézierseko gertakari hauei Narbona eta Karkasonakoak gehitu zitzaizkion, bertako biztanleek ihes egin behar izan zutelarik gurutzatuen esku ez erortzeko. Lur guztiak Monfortek berarentzako hartu zituen, bere burua Béziers, Narbona eta Karkasonako bizkonde izendatu zuelarik.

Gurutzadak aurrera jarraitu zuen, gero eta odoltsuago. Lavaurren defendatzaile guztiak urkatuak izan ziren. Bramen gizon guztiei begia atera eta sudurrak moztu zizkieten. Hiriak errez erortzen ziren, bertako gotzainek ateak irekitzen baitzizkieten gurutzatuei (agian Simon Montfortekoak garaituen lurrak beraiekin banatzen zituelako).

Raimundo VI. Tolosakoak, eraildako biztanleen jaun feudaletako bat, sarraski hau gelditu nahi izan zuen eta Inozentzio III.arekin elkartu zen, baina honek Montforti eman zion bere babesa. Orduan Piarres II.a Aragoikoaren laguntza eskatu zuen, baina hau koldartu eta Raimundo VI.a bakarrik utzi zuen Montforteko Simeonekin akordio bat sinatuz. Gauzak horrela, gurutzatuek Tolosa setiatu zuten eta 1213rako, Trencavel leinuko lur guztiak konkistatuta eta Tolosako biztanle guztiak atxilotuta zeuden.

1215erako, Simon Montfortekoak kataroek abandonatutako gaztelu askoren jabe zen eta Espainiako Luis printzea berarekin bat egitea lortu zuen. 1216an Montforten indarren lehen porrota garrantzitsua nozitu zuten Beaucairen, baina indarrak berrantolatu eta bigarrenez jabetzeko gai izan ziren. Lourdesen ere garaituak izan ziren, Gurutzada Albitarraren mendebaldeko mugan.

Albiko katedrala, Frantzia

1217ko udazkenean Raimundo VII.ak, Aragoiko Erresumarekin batera, Tolosaz jabetu zen. Hurrengo udaberrian Montfortek hiria berriro setiatu zuen baina 1218ko ekainaren 25an emakume talde batek maneiatutako artilleria makina batek jaurtikitako harri baten kolpeagatik hil zen.

Hainbat pertsonaiek Simon Montfortekoaren tokia hartzen saiatu ziren, tartean Luis Frantziako printzea, 1219an Marmande konkistatu zuena, hiria arpilatuz eta bertako biztanleak heresiagatik errez.

Simon Montfortekoaren heriotzak gurutzatuak buruzagi indartsurik gabe utzi zituen, Raimundo VII.ak Béziersen garaipena lortzea eragin zuena. Gurutzatuen etengabeko porrotei esker kataroak berrindartu egin ziren, hainbeste ze 1224an 1209ko mailan zeuden.

1226ean Pieusseko Kontzilio Kataroa ospatu zen, non Rasséseko Apezpikutza Kataroa ezartzea erabaki zen. Honek Louis VIII.ak gurutzada berri bat agintzea ekarri zuen, Avignon 4 hilabeteko setiopean jarriz eta Pere Isarn, Karkasonako Gotzain Kataroa sutan errez.

Honen ondoren hiri eta gaztelurik gehienak borrokatu gabe errenditu ziren, jendea gerraz nazkatuta zegoela adierazten duena. Kataroen azken enklabea Tolosa zen, Raimundo VII.aren agindupean erresistitzen zuena, baina azkenean 1229ko apirilaren 12an akordio bat sinatzea onartu zuen, non kataroen aurka borrokatzea, Tolosako defentsak eraistea eta kalte ordain gisa dirutza handi bat ordaintzea onartu zuen.

Ordutik aurrera Inkisizioa Tolosa eta Languedoc osoan ezarri zen, kataroak jazarriak, torturatuak eta sutan erreak izan ziren. Honek Tolosa, Albi, Narbona eta Montsegurren altxamenduak sortu zituen. Azken hiri honetan 1232tik aurrera Eliza Kataroaren egoitza nagusia ezarri zen, non ondo babestutako gaztelu bat zuten. 1242an, Montsegurreko zaldunek Gillen Arnau inkisidore eta bere eskolta guztia hil zituzten. Honen ondoren Montsegurren setioa hasi zen, 10 hilabete iraun zituena. 1243an hasi eta 1244ko otsailerako hiritar guztiak errendituta zeuden. Berrehun eta hogei kataro bizirik erreak izan ziren.

1255eko Quéribuseko setioak, gotorleku kataro txiki bat, Gurutzada Albitarraren amaiera ekarri zuen. Ordurako, inkisizioak Eliza Kataroa desegitea lortu zuen.