Deustu: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W / 43.27083; -2.94694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: oc:Deustua (strongly connected to eu:Deustuko elizatea)
71. lerroa: 71. lerroa:
* Deustuko argazkiak 1 - Deustuko Elizatea. Txema Luzuriaga. 2005
* Deustuko argazkiak 1 - Deustuko Elizatea. Txema Luzuriaga. 2005
* Deustuko argazkiak 2 - Herria. Txema Luzuriaga. 2006
* Deustuko argazkiak 2 - Herria. Txema Luzuriaga. 2006
* La II República y la Guerra Civil en Deustu - Borja Sarrionandia-Ibarra. 2012


{| class="toccolours" align="leftt" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:1em 1em 0 1em; font-size: 95%;"
{| class="toccolours" align="leftt" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:1em 1em 0 1em; font-size: 95%;"

18:52, 9 iraila 2012ko berrikusketa

Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deustu (argipena)».

Deustu (1)

Tigrearen eraikina.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio
Azalera 49,511 km²
Biztanleria 52.277 (2005)
Bilbo erdigunea
Deustu (1) is located in Euskal Herria
Deustu (1)
Deustu (1)
Deustu (1) is located in Bizkaia
Deustu (1)
Deustu (1)
Deustu (1) is located in Bilbo
Deustu (1)
Deustu (1)
Koordenatuak: 43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W / 43.27083; -2.94694

Deustu Bilboko 1. barrutia da, Ibaizabalen eskuinaldean kokatua. Deusto (izen ofiziala) eta Deustua izenak ere erabili ohi dira, euskal izen arautua Deustu bada ere[1].

Deustuko elizatearen armarria

Nahiz eta gaur egun Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan, 1925arte Deustu elizate independentea zen. Udaletxea, Done Petri elizaren ondoan zegoen, eta frontoia gaur egun Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen tokian. Gaue egun ere Deustu berriz herri independente bihurtzea bultzatzen duten herri plataformak daude, hala nola Deustu Herria Aurrera.

Barrutia auzo txikiagoetan banatzen da: Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio. Denak Bilboko lehen barrutiaren barnean. Deustuk izena ematen dio barruti honi.

Deustuarrei Tomateroak deritze, auzo guztian zehar antzina aurki zitezkeen tomate soro anitzengatik. Soro hauetako azkenak, Deustuko kanala eraikitzerakoan desagertu ziren.

Deustuko gauzarik ezagun edo garrantzitsuenetarikoak Deustuko Unibertsitatea eklektizismo arte motakoa, Botika Zaharra parkea, Deustuko zubi famatua, San Pedro plaza, Deustuko kanala, Bidarte jauregia, eta Bidarte merkatal zentruak dira adibidez.

Bilboko metroak badu geltokia Deustun bi irtenbideekin: Bata Iruña kalean eta bestea Lehendakari Agirre etorbide luzean. Baita Sarrikon (Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrean), eta San Inazion bi irtenbideekin.

Biztanleria

Deustuko barrutiak; 495,11 hektareako azalera dauka eta 52.277 biztanle (ikusi ezkerreko taula). Deustuko auzoak; 188,94 hektareako azalera dauka eta 22.625 biztanle.

Unibertsitatea

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitatea»

Deustuko Unibertsitatea (DU) auzoan dagoen Jesusen Lagundiaren unibertsitatea da, mundu mailan ezaguna.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. 1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.

Elkarteak

Historia

Deustuk, Bizkaiko gainerako udalerriak bezala, ahots propioa zuen Gernikako Batzar Nagusietan. OrdezkariakElizatean aukeratzen ziren, batzar irekian.

Bilboko anexioak herriaren nortasuna erabat desitxuratzeko hirigintza politika ekarri zuen. Ikus:Hirigintza Deustuko nortasunaren aurka.

Gaur egun ere betidanik erabili izan den "Deustuko Erribera" auzoaren izenaren ordez, Udalak Zorrotzaurreizenez ordezkatu nahi du, nahiz eta izen hau Zorrotza aurrean kokatzen den zatia izendatzeko baino ez den erabili historikoki.

Deustuko Udala eta Eliza

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Bibliografia

Deustuko historia eta bizitza jaso dituzten liburuak:

  • Pueblos que mueren (Deusto). J. de Gaztañaga, Deustuko Udalaren idazkaria. 1925
  • Deusto del ayer y de hoy. Ignacio Villota Elejalde eta Txomin Altue Altube. 1987
  • Deustuko argazkiak 1 - Deustuko Elizatea. Txema Luzuriaga. 2005
  • Deustuko argazkiak 2 - Herria. Txema Luzuriaga. 2006
  • La II República y la Guerra Civil en Deustu - Borja Sarrionandia-Ibarra. 2012
Biztanleria (1987-2004)
Errolda
urtea
Biztanleria

1987 58.274
1988 58.298
1989 58.042
1990 57.773
1991 55.407
1992 55.336
1993 55.942
1994 55.573
1995 55.363
1996 54.063
1997 53.997
1998 54.088
1999 53.791
2000 53.690
2001 53.599
2002 53.517
2003 53.285
2004 52.783
2005 52.277