Zentro (geometria): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa: 14. lerroa:
Artikulu nagusia: [[Hiruki zentro]]ak
Artikulu nagusia: [[Hiruki zentro]]ak


Hirukiaren kasuan, hainbat puntu dira hiruki zentroak: [[zirkunzentro]]a, [[Barizentro (geometria)|barizentro]]a, [[intzentro]]a, [[eszentro]]a, [[ortozentro]]a, [[bederatzi puntuetako zirkunferentzia]]. [[Triangelu aldekide]]aren kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira, hirukiaren hiru [[simetria ardatz]]en ebaki-puntua, oinarritik erpinerainoko distantziaren heren bat.
Hirukiaren kasuan, hainbat puntu dira hiruki zentroak: [[zirkunzentro]]a, [[Barizentro (geometria)|barizentro]]a, [[intzentro]]a, [[eszentro]]a, [[ortozentro]]a, [[bederatzi puntuetako zirkunferentzia]]. [[Hiruki#Hiruki motak|Hiruki aldekide]]aren kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira, hirukiaren hiru [[simetria ardatz]]en ebaki-puntua, oinarritik erpinerainoko distantziaren heren bat.


== Ikus, gainera==
== Ikus, gainera==

18:51, 11 iraila 2012ko berrikusketa

Zirkuluaren zentroa

Geometrian, irudi geometriko baten zentroa (Grekotik κέντρο) erdigunean dagoen puntua da.

Zirkuluak

Zirkuluaren zentroa ertzaren (zirkunferentzia) puntuetatik distantziakidea den puntua da. Era berean, esferaren zentroa gainazalaren puntuetatik distantziakidea den puntua da, eta segmentuaren zentroa bi muturretako erdigunea da.

Irudi simetrikoak

Simetriadun irudi geometrikoetan, simetria zentroa aldatu gabe geratzen den puntua da. Beraz, karratu, laukizuzen, erronbo edo paralelogramo baten zentroa diagonalen ebaki-puntua da, beste propietateren artean, errotazio-simetriak finkatutakoa. Horren antzera, elipsearen zentroa ardatzen ebaki-puntua da.

Hirukiak

Artikulu nagusia: Hiruki zentroak

Hirukiaren kasuan, hainbat puntu dira hiruki zentroak: zirkunzentroa, barizentroa, intzentroa, eszentroa, ortozentroa, bederatzi puntuetako zirkunferentzia. Hiruki aldekidearen kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira, hirukiaren hiru simetria ardatzen ebaki-puntua, oinarritik erpinerainoko distantziaren heren bat.

Ikus, gainera