Garratz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: 250px|thumb|[[Limoi ura zapore garratzaren adibide on bat da.]] '''Garratz''' zaporea mingainaren atzealdeko zatiko bi alboetan dauden [[das...
(Ez dago alderik)

17:15, 16 iraila 2012ko berrikusketa

Limoi ura zapore garratzaren adibide on bat da.

Garratz zaporea mingainaren atzealdeko zatiko bi alboetan dauden dastamen papilek nabaritzen dituzten bost oinarrizko zaporeetako bat da. Dastamen papiletako sentsoreek, ioi kanalen bidez, uraren presentzian azidoak egotean eratzen diren hidronio ioiak (H3O+) detektatzen dituzte. Mingots zaporea bezala, garratza garunak deiadar bezala hartzen du, substantzia pozoitsu eta kaltegarri batzuk zapore garratza baitute. Garratz zaporea detektatzen duten mingaineko sentsore bereziak TAS2R deitzen dira.

Garratz zaporearen kimika

Zapore garratza detektatzen den mingaineko puntu zehatzak.

Substantzia garratzek edo garratz eduki apur bat dutenek mingainean garratz sentsazio hau eraginez eragiten dute. Alabaina, garratz zaporearen intentsitatea ezin da bere garraztasunagatik (pH) azaldu. Esate baterako, laranja, limoia eta beste zenbait fruitutan dagoen azido zitrikoak "garratz zapore" nabarmena du eta sortzen dituen hidronio edo oxonio ioi kopuruarengatik fundamentuz azal ezin daitekeena. Mota bereko beste adibide bat ozpina da, azido azetikoz osatua dagoena eta eragiten dituen hidrogeno ioien kontzentrazioagatik esperoko litzatekeena baino askoz zapore garratzagoa duena. Amiloridea bezalako konposatu batzuk garratz zaporea jeitsi dezakete.

Izan ere, azido hitza bere zaporeagatik dator.

Zapore garratz baten pertzepzioak horiengandik aldentzeko erreakzioa eragiten du, jaki arriskutsu edo ez jangarri askok ezaugarri hauek baitituzte. Ezinikusi hori ikerlari askok halakoren baten pozoiren ba hartuz gero ere defentsa forma naturaltzat jotzen dute. TAS2R detektoreen familia mingaineko dastamen papiletan zapore garratzak detektatzeaz arduratzen dira.

Dastamen papilak, bereziki kaliziformeak, mingainean dauden handi eta garrantzitsuenak dira, eta garratz eta mingots zaporeak detektatzeaz arduratzen dira.

Jaki garratzak

Orokorrean, zitrikoen familiako fruituren batzuk eta euren produktuak, limoi ura eta laranja ura kasu, sagarrak, okaranak etab... dira. Baina baita ere hartzitutako esnekiren batzuk, landareren batzuk, ozpina, tamarindoa, tomate gisatua etab...