Ralph Lauren: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.3) (robota Erantsia: ca:Ralph Lauren |
t r2.7.1) (robota Erantsia: lv:Ralfs Lorēns |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
[[ja:ラルフ・ローレン]] |
[[ja:ラルフ・ローレン]] |
||
[[la:Radulphus Lauren]] |
[[la:Radulphus Lauren]] |
||
[[lv:Ralfs Lorēns]] |
|||
[[mk:Ралф Лорен]] |
[[mk:Ралф Лорен]] |
||
[[nl:Ralph Lauren (modeontwerper)]] |
[[nl:Ralph Lauren (modeontwerper)]] |
02:09, 24 iraila 2012ko berrikusketa
Ralph Lauren estatubatuar moda-diseinatzailea da (New York, 1939). Polo Ralph Lauren arropa-markagatik da, batez ere, ezaguna. Soldadutza egin ostean, gorbatak saltzen hasi, eta erosketa-arduradun izatea lortu zuen erostetxe handi batean. 1967an, lehen diseinu-lanak egin zituen Beau Brumell gorbata-enpresarako, hain arrakasta handiz, non bere konpainia eratzea erabaki baitzuen. Polo izena jarri zion konpainiari, polo kirolaren omenez, aberastasuna eta dotoretasuna irudikatu nahian. 1970ean, gizonezkoentzako arropa-bilduma handi bat sortu zuen, eta New Yorkeko erostetxe handi batean denda berezi bat ireki zuten Laurenen jantziak erakusteko. Hurrengo urtean, emakumezkoentzako jantziak diseinatzen hasi zen, eta bilduma osoa aurkeztu zuen 1972an. Geroztik, era askotako jantziak diseinatu ditu: jeansak, larruzko jantziak, kirol-jantziak, flanelazko alkandorak, jeans higatuak eta etxeko arropak. 1986an, New Yorkeko 5. Hiribideko Rhinelander eraikina erosi zuen, eta, harrezkero, huraxe da Lauren markako dendarik adierazgarriena.
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.