Capcir: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
== Hizkuntza == |
== Hizkuntza == |
||
Eskualdeko [[katalan]]a (''[[capcinès]]'') oso berezia da; [[Joan Coromines]]en arabera [[iparraldeko katalan]] arkaikoarenak izan litezkeen ezaugarriak ditu. Horrek bai katalan estandarrarengandik bai [[Rosselló]]koarengandik argi desberdintzen da. [[Okzitaniera]]rekiko trantsiziozko [[dialekto]]a da eta herriak zenbat eta iparralderago egon hainbat argiagoa da antzekotasuna, bereziki [[fonetika]]n. |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
23:19, 28 iraila 2012ko berrikusketa
El Capcir Ipar Kataluniako eskualdea da. Administrazioz Frantziako estatuaren menpean dago eta ez du onarpen ofizialik.
Geografia
Zazpi udalerrik osatua da; hiriburua Formiguera (435 biztanle) da eta els Angles (568) apur bat populatuago, beti ere oso biztanleria apalean. Iparraldean Okzitania du, ekialdean Conflent eta hegoalde zein mendebaldean Cerdanya.
Cerdanyako urak Segre eta Ebrora -hegoalderantz joz- eta Conflentekoak Tet ibaira -ekialderantz- doazen bitartean, Capcir iparraldeari begira dago: eskualdean jaiotzen den Aude ibaia du ardatz eta hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du. Ibai hau garrantzi handikoa da, batez ere Okzitaniako lurretatik pasatzen da eta departamendu bati izena ematen dio.
Batez beste 1.500 mtan dagoen goi-ordokia da. XX. mendearen azken hamarkadak arte nekazaritza izan da baina turismoak hazkunde handia izan du; baso eta aintziraz josita, mendi ibilaidietarako eta eski nordikorako oso egokia da. Klima nolakoa den adierazten duten bi ezizen eman zaizkio: el Petit Canadà ("Kanada txikia") eta la Petita Sibèria ("Siberia txikia"). Siberiari egiten zaion erreferentzia egokia da, Mendebaldeko Europan geratzen diren Ligularia sibirica Artiko aldeko landarearen ale bakanetakoak Capcirren daudelako.
Historia
Capcir eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenaren ondorioz. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea adostu zuten.
Udalerriak
Udalerria | Biztanleria[1] |
---|---|
els Angles | 568 |
Font-rabiosa | 107 |
Formiguera | 435 |
la Llaguna[2] | 288 |
Matamala | 290 |
Puigbalador | 98 |
Real | 41 |
Argazkia
Hizkuntza
Eskualdeko katalana (capcinès) oso berezia da; Joan Corominesen arabera iparraldeko katalan arkaikoarenak izan litezkeen ezaugarriak ditu. Horrek bai katalan estandarrarengandik bai Rossellókoarengandik argi desberdintzen da. Okzitanierarekiko trantsiziozko dialektoa da eta herriak zenbat eta iparralderago egon hainbat argiagoa da antzekotasuna, bereziki fonetikan.
Erreferentziak
- ↑ Iturria: INSEE, 2006.
- ↑ Gran Enciclopèdia Catalanak Capcirren baina Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord lanak (IECk eta Perpinyàko Unibertsitateak eginikoa) Conflenten kokatzen du.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Capcir |
Ipar Kataluniako eskualdeak | |
---|---|
Alta Cerdanya | Capcir | Conflent | Rosselló | Vallespir |