Pleiadea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Ez dago alderik)

14:51, 4 urria 2012ko berrikusketa

Pierre de Ronsard.

Frantziako Pleiadea (frantsesez, La Pléiade), XVI. mendearen erdialdeko zazpi poeta frantsesek osaturiko taldea. Haietan garrantzitsuenak eta taldeko buruzagiak Pierre de Ronsard eta Joachim du Bellay dira. Taldearen izenak K.a. III. mendean Alexandrian izan zen zazpi poetako taldeari erreferentzia egiten dio.

Joachim du Bellay.

Taldearen helburua frantsesa hizkuntza klasikoen mailara jasotzea zen, modu horretara bertako literaturaren adierazpide bilaka zedin. J. du Bellay-ren Défense et illustration de la langue française (1549) obra taldearen manifestutzat hartu ohi da; bertan adierazten denez, poetak klasikoen eta Italiako Errenazimentuko autoreen hizkuntza- eta literatura-formak beretu behar zituen (Petrarca, Dante, Dolce stil nuovo), eta bere idazkietan frantsesezko hitz zaharrak, era dialektalak eta bertso-molde berriak sartu behar zituen, frantsesa aberasteko eta ilustratzeko. Oro har, frantses hizkuntzaren duintasuna defendatzen zuten, eta latinaren maila bera ematen zioten bigarren mailako hizkuntzatzat zutenen aurrean.

Frantzisko I.a Frantziako erregeak eskatuta, frantsesaren estandarizazioaren alde lan egin zuten, eta kultismoak eta neologismoak sartu zituzten, hizkuntza aberastearren.

Ronsard eta du Bellay-z gainera, hauek osatzen zuten taldea: Antoine de Baïf, Pontus de Tyard, Rémy Belleau (1554an hildako Jean de La Pèruse ordezkatu zuena), Jacques Pelletier du Mans eta Étienne Jodelle (azken hau Jean Dorat-ek ordezkatu zuen).

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar