Henrike VIII.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.3) (robota Aldatua: ka:ჰენრი VIII |
|||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
[[ja:ヘンリー8世 (イングランド王)]] |
[[ja:ヘンリー8世 (イングランド王)]] |
||
[[jv:Henry VIII saking Inggris]] |
[[jv:Henry VIII saking Inggris]] |
||
[[ka:ჰენრი VIII |
[[ka:ჰენრი VIII]] |
||
[[ko:헨리 8세]] |
[[ko:헨리 8세]] |
||
[[kw:Henry VIII a Bow Sows]] |
[[kw:Henry VIII a Bow Sows]] |
12:51, 6 urria 2012ko berrikusketa
Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1491eko ekainaren 28a - 1547ko urtarrilaren 28a) Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna izan zen hasiera batean eta, 1509tik aurrera, Irlandako erregea ere bai.
Bizitza
Londres inguruko Greenwich herrian jaio zen, Henrike VII.a Ingalaterrakoaren semea. Katalina Aragoikoa bere koinatarekin ezkondu zen. Hasieran, Espainiarekin zeukan aliantzari eutsi eta frantsesak mendean hartu zituen Guinegatten (1513). Paviako guduaren ondoren (1525), Frantziaren aldera pasatu zen. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman zionez, ezkontza egin zapuztu zuen eta espos-lotura hura baliogabetzeko eskatu zion Klemente VII.ari (1527), Ana Bolena emazte hartu ahal izateko, baina hark ukatu egin zion. Liskarra modu onean konpontzen ahalegindu zen baina, azkenean, Erromarekin eten eta anglikanismoa Ingalaterrako erlijio ofizial ezartzeko erabaki historikoa hartu zuen (1532).
Ingalaterrako Elizaren buruzagi bihurtu zen 1534an. T. Cronwellekin batera, bere agintea sendotzen ahalegindu zen. Kontra egin ziezaioketen familiak jazarri eta hiltzera kondenatu zituen, besteak beste, Thomas More lagun zaharra. Sei aldiz ezkondu zen: Katalinaz eta Ana Bolenaz gain, Joana Seymour, Ana Clèveskoa, Katalina Howard eta Katalina Parr izan zituen emazte.
Kanpo-politika orekatsua egin zuen, itsas armada sortu zuen eta Ingalaterra itsas potentzia bihurtu zen. Gales bereganatu (1536) eta Irlandako errege izendatu zuen bere burua.
Westminsterren hil 1547an.