Txola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: vi:Chola
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa: 40. lerroa:
[[nl:Chola's]]
[[nl:Chola's]]
[[no:Chola-dynastiet]]
[[no:Chola-dynastiet]]
[[pa:ਚੋਲ ਰਾਜਵੰਸ਼]]
[[pl:Ćola]]
[[pl:Ćola]]
[[pt:Império Chola]]
[[pt:Império Chola]]

03:54, 7 urria 2012ko berrikusketa

Txola dinastiaren Inperioaren hedadura.

Txola Indiako hego-ekialdeko antzinako tamilen dinastia zen, K. o. III. mendean sortua.

Karikai izan zen Txola dinastiako lehenengo erregea. 907. urtean Txola dinastiak Pallavi dinastiaren lekua hartu zuen Coromandelgo kostaldean, Indiako hegoalde osoa beretu zuen, eta Sri Lanka inbaditu zuen. Ontzidi handia eratu zuten, eta merkataritza-harreman asko izan zituzten Asiako hego-ekialdeko herrialdeekin. Malaysian Srivijayen aurka borrokatu ziren, eta gailendu egin zitzaizkien.

X. mende amaieran haien agintaldia gainbehera hasi zen, eta Txalukya dinastiarekin bat egin behar izan zuten iraun ahal izateko. XIII. mende bukaeran desagertu zen dinastia.

Txola dinastiaren agintaldian tamilen herriak goraldi handia izan zuen: administrazioa bikain antolatu zuten, ekonomiak gora egin zuen, eta garrantzi handiko erlijio-monumentu asko egin zituzten, batik-bat Tanjoren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txola

Erreferentziak