Luzio Emilio Paulo Mazedoniko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ast:Lucius Amelius Paullus
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako militarrak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako militarrak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako kontsulak]]
[[Kategoria:K. a. II. mendeko biografiak]]


[[ast:Lucius Amelius Paullus]]
[[ast:Lucius Amelius Paullus]]

17:35, 7 urria 2012ko berrikusketa

Luzio Emilio Paulo Mazedoniko (latinez Lucius Aemilius Paullus Macedonicus) (K. a. 229 - K. a. 160) Antzinako Erromako politikaria eta jeneral nabarmendua izan zen, bitan Errepublikako kontsula izan zena.

Aemilii Paulli izeneko senide patrizio aberats eta zaharrean jaioa, Mazedonikoren aita Luzio Emilio Paulo izan zen, Hanibalen aurka Cannaeko guduan borrokan hil zen kontsula.

K. a. 193an hasi zen Mazedonikoren ibilbide politikoa. Lusitaniarren kontra borrokatu zuen eta K. a. 182an izendatu zuten kontsul lehendabiziko aldiz.

Mazedoniako Hirugarren Gerra K. a. 171n piztu zen. Mazedoniako erregea zen Pertseok Publio Lizinio Kraso buru zuen armada erromatarra garaitu zuen Kalizinoko guduan. Hurrengo bi urteetan gatazkak jarraitu zuen bi alderdiek emaitza erabakiorrik erdietsi gabe. K. a. 168an Mazedoniko izendatu zuten kontsul bigarren aldiz, eta Mazedoniako gerraren gaineko ardura eman zitzaion. Hala, ekainaren 22an Pidnako gudua irabazi zuen: Mazedoniako Pertseo preso hartu zuen eta gerra bukatu zen. Mazedoniako erresuma deseginda, erromatar probintzia bihurtu zen. Herritarritar andana esklabu hartu zituzten erromatarrek eta bertan italiarren koloniak kokatu zituzten. Erroman, Mazedonikori egundoko harrera egin zioten, eta Senatuak "Macedonicus" goitizena eman zion.

K. a. 160an hil zen Mazedoniko, zentsorea zelarik.

Mazedonikok seme-alaba ugari izan zituen, besteak beste Emilia Paula Prima, Katon Maiorrekin ezkonduko zena; Fabio Maximo Emiliano, Fabii familiak hartu zuena; eta Eszipion Emiliano, Scipio familiak hartu zuena.