Liberto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ca:Llibert
16. lerroa: 16. lerroa:
''Bona'': Bere ondasunei buruzko [[heredentzia]] eskubidea zen.
''Bona'': Bere ondasunei buruzko [[heredentzia]] eskubidea zen.


[[Kategoria:Antzinako Erroma]]
[[Kategoria:Zuzenbide erromatarra]]
[[Kategoria:Esklabotza]]


[[be:Вольнаадпушчанік]]
[[be:Вольнаадпушчанік]]

18:39, 7 urria 2012ko berrikusketa

Libertoa, nolabait, askatasuna eman zaion pertsona bat da, lehen esklabua izan zena. Libertoak, esklabutza gizarte guztietan aurkitzen diren pertsonak dira.

Antzinako Erroma

Libertoek, inperio garaian, erromatar biztanleria guztiaren %5a osatzen zuten. Ez zuten abizen bat behar zutenez, euren lehengo jabearen nomena hartzen zuten. Hau, euren nagusi bihurtzen zen.

Klaudio enperadorearen erregealdian, libertoak, erromatar burokraziako funtzionario gisa erabiliak izan ziren. Aipaturiko enperadoreak, esklabutzari buruzko legedia onartu zuen. Honela, euren jabeek utzitako esklabuak, liberto bihurtzen ziren. Klaudio, oso kritikatua izan zen, Inperioko gortean esklabuak erabili zituelako.

Esklabuek, modu ezberdinetara lor zezaketen euren askatasuna. Batzuk, euren jabeen testamentuetan askatuak izaten ziren. Beste jabe batzuk, bizi zirelarik askatzen zituzten, eta, azkenik, esklabu batzuek, askatasuna erosten zieten euren jabeei. Esklabu batek, bere askatasun propioa bere aurrezki edo ondasunekin eros zezakeen. Gainera, libertoek, euren lur propioak ere izan zitzaketen.

Baina esklabua ez zen erabat aske geratzen manumititua izan ondoren. Manumisioarekin bat, esklabua liberto izatera pasatzen zen. Bere lehengo jabearekin mendekotasun lotura batzuk mantentzen zituen. Lotura hau, aurretik adosturiko 3 zatitan zehazten zen:

Obsequium: Begirunea esan nahi du, eta modu ezberdinetako zerbitzuetan zetzan.

Opera: Libertoak egiten zituen lanegunak ziren, ohi, esklabua zenean egiten zuen lan berean.

Bona: Bere ondasunei buruzko heredentzia eskubidea zen.