Zuhaitz-belatz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: et:Lõopistrik
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: tt:Кыйгыр
111. lerroa: 111. lerroa:
[[sv:Lärkfalk]]
[[sv:Lärkfalk]]
[[tr:Delice doğan]]
[[tr:Delice doğan]]
[[tt:Кыйгыр]]
[[uk:Підсоколик великий]]
[[uk:Підсоколик великий]]
[[vi:Cắt Trung Quốc]]
[[vi:Cắt Trung Quốc]]

21:01, 8 urria 2012ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Zuhaitz-belatza

Kontserbazio egoera: arrisku txikiena
Zuhaitz-belatza
Zuhaitz-belatza


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Falconiformes
Familia: Falconidae
Generoa: Falco
Espeziea: F. subbuteo
Izen binomiala
Falco subbuteo
Linnaeus, 1758

Zuhaitz-belatza (Falco subbuteo) Falconidae familiako hegazti harraparia da. Sorbeltz arrunt baten tamainako ehiztari trebea da zuhaitz-belatza, gure basoetan pentsa baino arruntagoa den kidea, baina txori txikien atzetik ehizan dabilenean baino ikusten ez dena. Esan bezala, gutxitan ikusten bada ere, Euskal Herriko basoetan ohikoa da espezie hau; baita Bizkaian eta Gipuzkoan horren ugariak diren pinudi landaketetan ere.

Deskribapena

Zuhaitz-belatza belatz txikia da (30-36 cm-ko luzera eta 80-90 cm-ko hego-zabalera du) eta hegan sorbeltz (Apus apus) handi bat dirudi: mugimendu urduriak egiten ditu, hego luze eta zorrotzak dauzka (atzera botatzen ditu hegan egiten duenean) eta isats mehea eta motza du (Palacin, 2010). Aurpegian belatz handiaren (Falco peregrinus) antza dauka, baina ez du azken honen itxura sendoa.

Alde dortsala arbel-gris kolorekoa du, garondo zuriak baino ez duelarik tonu gris uniforme hau eteten. Ostera, alde bentrala zurixka da eta banda beltz longitudinal batzuk ikusten zaizkie. Helduek izterretan eta sabelaldean luma gorriak dauzkate (Mullarney et al, 2009). Emeak arrak baino handiagoak dira, batez beste %30 gehiago pisatzen dute eta haien alde dortsaleko lumadia arrena baino arreagoa da ( Cramp eta Simmons, 1980; Palacin, 2010).

Taxonomia

Lehendabizikoz Linnaeusek Systema naturae bere liburuan deskribatu zuen[1].

Egun aspiespezie bi ditu[2]:

  • Falco subbuteo subbuteo , arruntena
  • Falco subbuteo streichi, Hartert eta Neumannek 1907an deskribatua.

Banaketa

Harrapari honek lurralde banaketa zabala du, eskualde azpiartiko osoan agertzen baita: Marokotik Txinara bitartean aurki daiteke (Txinakoa F. subbuteo streichi azpiespeziea da, hemengoa baino txikiagoa); Europan lurralde osoan zehar bizi da. (Pedro Perez, 2003; Cramp eta Simmons, 1980).

Zuhaitz belatzak Sahara basamortua zeharkatzen du migrazioan (hegoaldeko Afrikan igarotzen du negua) Brachystegia generoko zuhaixken eta termiten bila (Brown et al, 1982). Bertara irailean abiatzen da batez ere, baina badaude abuztutik urrira bitarte irteten diren aleak ere (Palacin, 1990). Europara martxoan hasten dira irteten, berriro ere gurean uda igarotzeko. Euskal Herrian udan bakarrik ikus daiteke.

Habitata

Zuhaitz-belatzak basoetako habiak erabiltzen ditu (batez ere belabeltzek egindakoak) baina gertu landa gune irekiak behar ditu ehizatzeko. Basoei dagokienez, oso baso mota desberdinetan ikus daiteke espezie hau: artadietan, pinudietan, makaldietan, pagadietan… Izan ere, ez du zuhaitz dentsitate minimo bat besterik behar (Palacin, 2010). Hori dela eta, oso espezie ohikoa da Euskal Herriko Intsinis pinuaz (Pinus radiata) osatutako pinudietan (Iraeta et al, 2003).

Elikadura

Zuhaitz belatzak hegazti txikiak jaten ditu batez ere (sorbeltzak, usapalak, txolarreak…) eta hauek bere hegaldi azkar eta trebeari esker ehizatzen ditu. Halaber, saguzarrak, intsektuak eta ugaztun txikiak ere aurki daitezke hegazti honen dietan. (Palacin, 2010; Terrones, 1988; Morata, 1971). Bestalde, gehienetan bakarka ehizatzen badu ere, zenbaitetan taldetan ehizatzen ikusi da (batez ere intsektu hegalariak harrapatzen dabilenean) (Villarino et al, 2002).

Ugalketa eta ontogenia

Zuhaitz belatza espezie bakartia da gehienetan behintzat, eta ugalketarako baino ez du bikotea osatzen (Glutz et al, 1971). Bi arrez eta eme batez osatutako hirukoteak ere ikusi dira (Zuberogoitia et al, 2003). Arren eta emeen arteko eztei-jarduerak Afrikatik gurera etorri bezain laster hasten dira, apirila bukaeran (Palacin, 2010). Orduan, eguneko harrapari guztiek egiten duten bezala, zuhaitz-belatzek ere hegaldi akrobatikoei ekiten diete eta arrek emeei euren harrapakinak eskaintzen dizkiete (Pedro Perez, 2003).

Emeek maiatzetik ekainera erruten dituzte arrautzak (normalean 3 arrautza), kolore argikoak eta orbain arre ilun edo gorriztak dituztenak (Palacin, 2010; Pedro Perez, 2003; Martinez et al, 1996; Iraeta et al, 2003). Arrautza hauek soilik emeek inkubatzen dituzte, 28-33 egunez, eta bitartean arrek jaten ematen diete (Morata, 1971; Cramp eta Simmons, 1980).

Txitak ekainetik uztailera bitartean jaiotzen dira eta lehen egunetan amaren menpean egoten dira, oso ahulak baitira hasieran. Hamar bat egun igarotakoan emeak arrari elikagai bila laguntzen dio txitek 27-34 dituztenean habiak uzten dituzten unera arte (Morata, 1971; Cramp eta Simmons, 1980; Pedro Perez, 2003).

Kontserbazioa

Mundu mailan arriskurik gabe kontsideratzen da (Least Concern, LC) eta Espainian “ia mehatxatua” kategorian dago (Near Threatened, NT) (BirdLife, 2009; Palacin, 2004). Hala ere, “interes bereziko espeziea” da Espainian eta zenbait bildumatan jaso da (EAEn kasu). Gainera, nazioarteko itunek ere babesten dute, hala nola Berna, Bonn eta CITES itunek.

Zuhaitz-belatza batez ere bere habitataren galerak mehatxatzen du (suteak, etxebizitza berriak, paisaiaren eraldaketa…). Legez kanpoko ehizak, elektrokuzioek eta basogintzagatiko eragozpenek ere eragiten diote (Heredia et al, 1983). Hori dela eta, besteak beste belabeltzen ehiza gutxitzea eta basogintza arautzea proposatzen da espeziearen gainbehera gerta ez dadin (Palacin, 2004).

Erreferentziak

  1. (Latinez) Linnaeus, C. (1758). Systema naturae per regna tria naturae, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. Holmiae. (Laurentii Salvii)., 89 or..
  2. Wink, Michael; Seibold, I.; Lotfikhah, F. & Bednarek, W. (1998): Molecular systematics of holarctic raptors (Order Falconiformes) Holarctic Birds of Prey: 29-48. Adenex & WWGBP. PDF


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuhaitz-belatz
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Falco_subbuteo