Kareharri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: ast:Caliza
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sh:Vapnenac
116. lerroa: 116. lerroa:
[[ro:Calcar]]
[[ro:Calcar]]
[[ru:Известняк]]
[[ru:Известняк]]
[[sh:Vapnenac]]
[[simple:Limestone]]
[[simple:Limestone]]
[[sk:Vápenec]]
[[sk:Vápenec]]

20:05, 11 urria 2012ko berrikusketa

Kareharria
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kareharria
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Kaltzita
Dolomita

Kareharria karbonatoz orokorrean eta karbonato kaltziko edo kaltzitaz bereziki osatutako arroka sedimentario kimikoa da. Paisai karstikoaren elementu nagusia da. Adibidez, Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude.

Konposizioa

Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da plegatu beharrean. Formula kimikoa CaCO3 du, eta magnesio ugari dituenean dolomita izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu, kareharri haretsu deitzen zaio; eta harea beharrean basa siliziklastotsua badu, berriz, tupa. CO2 bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean, disolbatu egiten du kaltzita likido bat emanez.

Kareharriak jatorri biologikoa du. Hain zuzen ere, duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua dago: errudistak, adibidez (desagertutako molusku superfamilia bat). Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu, Sarako leizeetan esaterako.

Sailkapena

Kareharria osatzen duten partikulen pikor tamainaren arabera, 3 talde ezberdintzen dira kareharrien barnean:

  • Kaltzierruditak: Kareharri hau osatzen duten partikulak 2 mm baino handiagokoak dira, hau da, legar tamainakoak.
  • 'Kalkarenitak: Kasu honetan, partikulak 2 mm eta 63 μm artekoak dira, hots, harea tamainakoak.
  • 'Kaltzilutitak edo Kareharri mikritatsuak: Kareharri honen partikulak 63 μm baino txikiagokoak dira, basa tamainakoak, beraz.

Baina sailkapen hau ez denez oso zehatza, beste sailkapen bat gehiago erabiltzen da, "Dunham klasifikazioa" deitua. Irizpide gisa kareharriko partikulak aske dauden edo ez erabiltzen du:

Partikula askez osatuak

Grainstone motako arroka sedimentarioa ripple markekin.
  • Kaltzierruditak: partikulak 2 mm baino handiagoak dituena, legar tamainakoak.
    • Rudstone: partikulek elkar ukitzen badute.
    • Floatstone: partikulek mikritan flotatzen badute, hau da, ez badute elkar ukitzen.
  • Kalkarenita: 2 mm eta 0,064 mm arteko partikulak, harea tamainakoak.
    • Grainstone: partikulen artean zementua badago.
    • Packstone: partikulen artean mikrita badago.

Bi kasuetan, harea tamainako partikulak elkar ukitzen daude; tramak eutsitako ehundura dutela esaten da.

  • Kareharri mikritatsuak, partikulak 0,064 mm baino txikiagoak dituena; hots, basa tamainakoak.
    • Mudstone: sedimentua ia mikrita hutsez osatua bada.
    • Wackestone: mikrita ugaria izanik ere, larriagoak edo handiagoak diren partikulak baldin badaude.

Bi kasuetan, partikulak ez daude elkar ukitzen. Esaten da matrizeak eutsitako ehundura dutela.

Partikula itsatsiez osatuak

Bioeraikuntzak ere deituak; partikulak organikoki elkar itsatsita daudenean gertatzen da. Orokorrean, arroka hauei boundstone deritze.

  • Framestone: gorputz zurrunez osatua, adb., koralak.
  • Bindstone: izaki bizidunek sedimentuak haien oskolean itsatsi dituztenean (estromatolitoak); ez dute eraikuntza zurrunik sortzen.
  • Bufflestone: algei esker metatutako sedimentuak; izaki bizidunek bizi diren tokiko energia murrizten dute, hau da, sedimentuak uraren korrontetik babesten dituzte.

Gainera, arroka-izen guzti hauek adjektibatu egin daitezke zehaztasun gehiago emateko, adibidez packstone bioklastotsua, koral framestonea, belaki ramestonea.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kareharri