Zante: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: es:Zante
37. lerroa: 37. lerroa:
[[en:Zakynthos]]
[[en:Zakynthos]]
[[eo:Zakinto]]
[[eo:Zakinto]]
[[es:Zante]]
[[et:Zákynthos]]
[[et:Zákynthos]]
[[fi:Zákynthos]]
[[fi:Zákynthos]]

09:03, 12 urria 2012ko berrikusketa

Zante hiria

Zante edo Zazinto (grekoz Ζάκυνθος, Zákynthos) Joniako uharteetako bat da, Greziakoa. Homerok Odisea-n aipatu zuen uhartea; beraz, ezaguna da antzinatik, eta hainbat kultura eta gobernuren mende egon izan da.

Geografia

Zante (Zakynthos) da hiriburua, eta 15.000 biztanle inguru ditu. Uharte osoa 409 km² inguru da, eta 2005. urtean 42.000 lagun inguru bizi ziren denera prefeturan. Kostaldeak 123 km ditu. Uharteko mendi altuena Vrachionas da, 758 m-koa.

Zantek klima mediterraneoa dauka. Uharteko hegoaldean lautada emankorrak daude; mendebaldea, ostera, menditsua da. Landaredi ugari dago; oliba-olioa, mahatsa eta zitrikoak ekoizten dituzte gehienbat. Famatuak dira hiriko dortokak, galtzeko arriskuan dauden Caretta caretta espeziekoak: gehienak Laganas badian bizi dira.

Historian hainbat lurrikara bortitz jasan ditu; 1953an kalte asko izan ziren, eta 2006an ere izan ziren, baina indar gutxikoak.

Zante hiria

Ekialdeko itsasbazterrean kokatuta dago. Antzinako hiriaren arrasto gutxi dago: koloma batzuk eta zenbait inskripzio. Akropoliaren lekuan, gaur egun zutik dagoen veneziar gaztelu bat eraiki zuten.

1953. urtean lurrikara baten ondorioz (sutea ere izan zen) hiria suntsituta geratu zen, eta berreraiki egin behar izan zuten. Aipatzekoak dira Zanteko Arte Post-Bizantziarren Museoa, Liburutegia, osorik iraun zuen XVII. mendeko Agios Nikolas eliza, eta Agia Faneromi eta Aingeruen Amaren eliza.

Navagio badia

Ikustekoak

Navagio badia, Skinari lurmuturra eta Koba Urdina aipagarriak dira. Hondartzak ere badira; ezagunenak: Porto Limnionas, Porto Vromi eta Porto Zoro. Iturri bitxi bi daude Chieri badiako inguruetan: ur gasduna presio handiarekin irteten da; ur mineraleko beste iturri batzuk ere badira uhartean. Aipatzekoa da, halaber, Solomosi eta Kalvosi eskainitako Museoa ere aipatzekoa da.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zante

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar