Abidos (Egipto): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: es:Abidos
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ur:ابیدوس
53. lerroa: 53. lerroa:
[[sv:Abydos]]
[[sv:Abydos]]
[[uk:Абідос (Єгипет)]]
[[uk:Абідос (Єгипет)]]
[[ur:ابیدوس]]
[[zh:阿拜多斯]]
[[zh:阿拜多斯]]
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

17:05, 19 urria 2012ko berrikusketa

Seti I.aren tenplua, Abidos (Egipto).

Abidos, Egipto Garaiko hiri zaharrenetakoa eta VIII. nomoko hiriburua. Seti I.aren eta Ramses II.aren zenotafioak daude han. Egipto Garaiko hiri garrantzitsuenetakoa izan zen, monarkia tiniten garaiko erregeen nekropolia.

Niloren mendebaldean dago, 11 km-ra, 26° 10' N latitudean, hau da, gaur egungo el-'Araba el Madfuna eta al-Balyana herrietatik hurbil.

Osiris jainkoaren erlikiategia han zegoela uste zen, eta hiri santu bilakatu zen. Faraoiek behin eta berriz eraberritu edo handitu zuten Osirisen tenplua.

Antzinako Egiptoko arkeologia-aztarnategi nagusietakoa da. Abidosen aurkitu dira Aro Aurredinastikoko agintarien aztarnak, tenpluak eta hilobiak. Lehen dinastiako errege-erreginak eta bigarreneko batzuk Abidosen ehortzi zituzten.

Abidoseko Errege Zerrenda.

Gaur egun, Seti I.aren oroigarrizko tenpluagatik, Ramses II.aren tenpluagatik eta Osirisen tenplu handiarengatik da ezaguna Abidos. XIX. dinastiaren inskripzio bat dago han, Abidoseko Errege Zerrenda deritzona: Egiptoko faraoi dinastiko gehienen zerrenda kronologiko bat da, Menesetik hasi eta Ramses I.rainoko faraoiei buruzko kartutxo egiptoarrez osatutako zerrenda.

Abidosen aurkitu zituzten, halaber, 1997an, Günther Dreyer alemaniar arkeologoak eta haren lankideek inoiz aurkitu diren idazkera-dokumentu zaharrenak: buztinezko 300 pitxer eta oholtxotan grabatutako hieroglifiko-karaktereak dira, eta erregeari salgaietan (lihoa, olioa...) ordaindutako zergak irudikatzen dituzte, besteak beste. Aro Aurredinastikoko Horus Eskorpioi II.aren hilobian aurkitu zituzten, Abidosko Umm el-Qaab nekropolian, eta K.a. 3.300-3.200 urtekotzat jo zituzten, karbono-14aren bidez.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar