Jokin Zeberioren suizidioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Jokin Zeberio Laboa''' 2004 urtean, 14 urte zituelarik eta eskola jazarpena pairatu eta gero, '''suizidatu''' egin zen hondarribiar mutil ...
(Ez dago alderik)

18:44, 20 urria 2012ko berrikusketa

Jokin Zeberio Laboa 2004 urtean, 14 urte zituelarik eta eskola jazarpena pairatu eta gero, suizidatu egin zen hondarribiar mutil bat zen. Jokinen suizidioak herrian eta gizartean sorrarazitako hunkipenaz gainera, kezka, polemika eta arreta biziak sortu ziren herritarren artean eta Hondarribian bereziki, jazarpena burutu zuten zortzi gaztetxo eta gurasoei kontuak eskatu eta berak ikasten zuen Talaia Institutu publikoko irakasle eta arduradunek Jokinek pairatzen zuten benetako egoeraz ohartu gabe, axolagabekeriaz jokatu ote zuten eztabaidatzerakoan. Auzia epaitegietara eraman ondoren, gazteak adin txikikoentzako zentro batean sartu eta horien gurasoak Jokinen gurasoei kalte-ordainketak ordaintzera derrigortuak izan ziren. Ikastetxeko irakasleek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak suizidioan ardurarik izan ez zutela izan erabaki zen epaileen ebazpenetan.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.