Asto: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t r2.7.3) (robota Erantsia: mr:गाढव |
||
109. lerroa: | 109. lerroa: | ||
[[lv:Mājas ēzelis]] |
[[lv:Mājas ēzelis]] |
||
[[ml:കഴുത]] |
[[ml:കഴുത]] |
||
[[mr:गाढव]] |
|||
[[ms:Keldai]] |
[[ms:Keldai]] |
||
[[my:မြည်း]] |
[[my:မြည်း]] |
15:13, 21 urria 2012ko berrikusketa
| ||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||
|
Astoa edo Equus africanus asinus Equidae familiako zama-aberea da, Perissodactylaren barnean, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza.
Asto honen antzinako arbaso basatia Equus africanus da, Afriakako basa astoa. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaien baina Nomenklatura Zoologikoak 2003tik aurrera esaten du espezie domestikatuen izenak bat egin behar duela espezie basatiaren izenarekin.
Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat duela muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.
Oso animalia erabilia izan da gizakiengatik eta K. a. 3. milurtekoan jada etxabere gisa erabiltzen zela dokumentatua dago.
Euskal Herriko bertako astoak
Euskal Herrian Enkarterriko astoa izeneko bertako asto arraza dago. Garai batean Euskal Herri guztian Enkarterriko arrazaren antzeko astoak zeuden. Asto hauek inguruko astoak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta muturra eta sabelaldea zuri kolorekoak daukate. Egun beste arraza eta mota ezberdinetako astoak daude euskal landa eremuan, nahiz eta bertako arraza berreskuratzeko hainbat ekimen dauden. Esate baterako Lazkaoko "astotxo egunean" burutzen den bertako arrazako astoen txapelketa.
Euskal Herriko Iparraldean Piriniar astoa delako arraza hedatuta zegoen, Enkarterriko astoa motatik oso gertukoa. Galzorian dago egun.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.