Padania: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
| [[italiera]] |
| [[italiera]] |
||
|} |
|} |
||
{{lanean}} |
|||
'''Padania''' [[Lega Nord]] (''Iparreko Liga'', [[euskara]]z) alderdiko [[nazionalismo|nazionalistek]] [[Italia]]ko iparraldeari italieraematen dioten izena da. Alderdi honetako buruzagi [[Umberto Bossi]]k [[1996]]ko [[irailaren 15]]ean lurraldearen [[independentzia]] aldarrikatu zuen [[Venezia]]n egindako ekitaldi batean. |
'''Padania''' [[Lega Nord]] (''Iparreko Liga'', [[euskara]]z) alderdiko [[nazionalismo|nazionalistek]] [[Italia]]ko iparraldeari italieraematen dioten izena da. Alderdi honetako buruzagi [[Umberto Bossi]]k [[1996]]ko [[irailaren 15]]ean lurraldearen [[independentzia]] aldarrikatu zuen [[Venezia]]n egindako ekitaldi batean. |
00:13, 24 urtarrila 2007ko berrikusketa
| ||
Hiriburua | Mantua | |
Sorrera | 1996 | |
Desagerketa | --- | |
Hizkuntza ofiziala | italiera |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Padania Lega Nord (Iparreko Liga, euskaraz) alderdiko nazionalistek Italiako iparraldeari italieraematen dioten izena da. Alderdi honetako buruzagi Umberto Bossik 1996ko irailaren 15ean lurraldearen independentzia aldarrikatu zuen Venezian egindako ekitaldi batean.
Padania izena Po ibaiaren latineko izenetik dator, Padus; eta bereziki, geografiazko testuetan erabiltzen den "Padaniar lautada" (Pianura padana) terminotik. Zentzu politikoa 1990eko hamarkadan hartu zuen, Italia iparraldeko alderdi politiko zenbaitek bat egin eta Lega Nord alderdia sortu zutenean. Garai hartara arte, bestela, Padania Po ibaiko haranari emaniko izena baitzen: Val Padana.
Lega Nord-ek arazoak izan zituen Padaniaren hegoaldeko mugak zehazteko (Toscana, Umbria eta Markekin batez ere), baina eztabaida batzuren ondoren, 2002ko estatutu proiektuan Italiako ondoko eskualdeak zehaztu zituzten:
- Aosta Ibarra
- Piemonte
- Liguria
- Lombardia
- Trentino-Adige Garaia
- Veneto
- Friuli-Venezia Giulia
- Emilia-Romagna
- Toscana
- Umbria
- Markak
Azken hiru eskualdeotan, hala ere, Lega Nordek ez du edo ez du ia presentziarik.
Hizkuntzak
Padania bezala izendatutako lurraldean hainbat hizkuntza mintzatzen da, nahiz eta italiera den nagusia eta zabalduena. Horrela, ondoko hizkuntza hauek ere hitz egiten dira lurralde horretan:
- Frantsesa
- Franko-proventzera edo arpitaniera
- Okzitaniera
- Alemaniera
- Friuliera
- Ladinoa
- Esloveniera
Kanpo loturak
- (Italieraz) Padaniaren independentziarako Lega Nord-en Estatutu Federala (PDFn), 2002ko martxoak 1-3ko Ohiko Kongresu Federalean onetsia.