Giltza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t r2.7.3) (robota Erantsia: gn:Pe'aha
30. lerroa: 30. lerroa:
[[ga:Eochair]]
[[ga:Eochair]]
[[gl:Chave (pechadura)]]
[[gl:Chave (pechadura)]]
[[gn:Pe'aha]]
[[he:מפתח (כלי)]]
[[he:מפתח (כלי)]]
[[hi:चाबी]]
[[hi:चाबी]]

14:05, 27 urria 2012ko berrikusketa

Giltza arrunta.

Giltza sarrailak irekitzeko eta ixteko erabiltzen den metalezko tresna da. Giltza tipikoak bi atal ditu: sarrailan sartzen den hagatxoa, giltza bakoitzean forma berezia duena, eta burua edo heldulekua, erabiltzaileak giltzari heldu eta biratzea ahalbidetzen duena. Giltza bakoitza sarraila bat irekitzeko diseinatuta egoten da gehienetan, nahiz eta ate bat baino gehiagorako balio duten giltza nagusiak ere existitzen diren.

Giltzek segurtasun-sistema merke eta sinplea eskaintzen dute, nahiz eta segurtasun-maila oso handia ez izan. Etzeetara, ibilgailuetara, kutxetara eta beste hamaika elementutara sartzeko autentifikazio-metodoa osatzen dute, eta oso arruntak dira jabego pribatua nagusi den munduko eskualde guztietan. Sarri jendeak bere eguneroko jardueretarako behar dituen giltza guztiak giltzatako batean eramaten ditu gainean.

Tekla

Hedaduraz, giltza edo tekla (Hegoaldean) deritze hatzekin sakatuta ekintzaren bat egiten duten pieza txikiei. Giltzak errenkadan edo multzoka bilduta daudenean, giltzadi edo teklatu deritze. Horren adibide dira, adibidez, pianoaren teklatua edo ordenagailuetan letrak, zenbakiak eta beste sinbolo batzuk idazteko erabiltzen dena.