Europako Ereserkia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa: 40. lerroa:
munduko bakeari laguntzen.
munduko bakeari laguntzen.

Lehialtasunak eta Justiziak

Leialtasunak eta Justiziak

goberna dezatela Europa

goberna dezatela Europa

Batia bere herrien askatasuna

Batia bere herrien askatasuna

20:02, 8 azaroa 2012ko berrikusketa

Schiller
(1759-1805)
Beethoven
(1770-1827)
Schiller Beethoven

Europako ereserkia Europar Batasuneko lau sinbolo ofizialetako bat da. Herbert von Karajan austriarrak eginiko moldaketa bat da, Ludwig van Beethoven alemaniarraren 9. sinfoniaren azken mugimenduaren amaierako Alaitasunaren Ereserkia temaren gainean. Bere aldetik, Alaitasunaren Ereserkiak Friedrich von Schiller idazlearen poema du jatorri, Alaitasunari Oda izenburukoa.

Ereserkiak ez du hitzik. Horrela, Batasunaren eleaniztasunaren auzia saihesten du, baina indarra kentzen dio ereserki nazionalen alboan, hitzak direla-eta errezagoak baitira ikasteko. Hala ere, musika honetan sumatu daiteke halako bakerako deia, herriak bakean bizitzeko desira.

[[:Fitxategi:|]]
[[Fitxategi:|220px|noicon|alt=]]

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Hitzen proposamena

Austrian, Peter Roland latineko irakasleak "Est Europa nunc unita" testua proposatu zuen. Hitzok Europako Batzordearen atentzioa erakarri zuen, batez ere 2004 Erromako bileran, baina azkenean ez zuen aintzakotzat hartu.

Est Europa nunc unita
et unita maneat;
una in diversitate
pacem mundi augeat.

Semper regant in Europa
fides et iustitia
et libertas populorum
in maiore patria.

Cives, floreat Europa,
opus magnum vocat vos.
Stellae signa sunt in caelo
aureae, quae iungant nos.

Europa batasunean dago
eta batasunean mantentzen da;
Bakarra bere aniztasunean
munduko bakeari laguntzen.

Leialtasunak eta Justiziak
goberna dezatela Europa
Batia bere herrien askatasuna
Denon aberri handi batean.

Herritarrok, Europa gailendu dadila,
Lan handi bat duzue zain.
Zeruko urre koloreko izarrak
Batzen gaituzten seinale.

Ikus, gainera

Kanpo loturak