Nadir Xah: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.2+) (Bot: Modificando es:Nadir Sah por es:Nader Shah |
t removed Category:Akemenestar erregeak; added Category:Persiar Inperioa using HotCat |
||
13. lerroa: | 13. lerroa: | ||
[[Kategoria:1688ko jaiotzak]] |
[[Kategoria:1688ko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:1747ko heriotzak]] |
[[Kategoria:1747ko heriotzak]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Persiar Inperioa]] |
||
[[ar:نادر شاه]] |
[[ar:نادر شاه]] |
21:17, 16 azaroa 2012ko berrikusketa
Nädir Shäh, persieraz نادر شاه, benetako izena Nadir Qoli Beig (Khorasan, Persiar Inperioa, 1688ko abuztuaren 6a - Fathabad, Khorasan, 1747ko ekainaren 19a) Persiako erregea izan zen.
Biografia
Safabidei aginpidea kendu eta Persia menderatu zuten afganiarren aurka borrokatu zen, safabiden dinastiako oinordekoa zen Tahmaspen alde. Afganiarrak garaitu ondoren, errege izendatu berri zuten Tahmaspek probintzia batzuen aginpidea eman zion.
1731n turkiarrei eraso zien, eta garaitu egin zituen; turkiarrek, ordea, mendean hartu zuten Tahsmap erregea, eta horretaz baliatuz, Nädirrek agintea kendu zion Tahsmapi eta Abbas haren seme gaztea izendatu zuen errege, nahiz eta Nädir bera zen benetako agintaria. Abbas hil zenean, Nädirrek eskuratu zuen erregetza.
1738an Afganistan menderatu zuen, eta 1739an Indiako ipar-sartaldea. Diktadura militarra ezarri nahi izan zuen, eta xiitak eta suniak adiskidetzen eta Persia bateratzen saiatu zen. 1741etik aurrera Persian izan ziren matxinadetan hil zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.