Jump to content

«Arturo (izarra)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (robota Erantsia: jv:Arcturus)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
{{Starbox image
| image = [[FileFitxategi:Bootes constellation map.png|250px]]
| caption = Arturoren kokapena Boötes konstelazioan
}}
Arturo izena antzinako [[greziera]]zko Αρκτοῦρος (''Arcturus'') hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta [[Ursae Majoris|Hartz Nagusia]] eta [[Ursae Minoris|Hartz Txikia]] konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz '''As-Simak ar-Ramih''' (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena. Izen honek, iraganean erromatartua, '''Aramec''' eta '''Azimech''' izenak sorrarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat '''Al-Harith as-Sama''' ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.
 
[[Antzinako Egipto]]n, dirudienez, ''Smat'' bezala ezagutzen zen, "erreinatzen duena" edo "gobernatzen duena", baita ''Bau'' bezala ere, "datorrena" [[K. a. XV. mendea|K. a. XV. mendemendeko]]ko egiptoar egutegi astronomiko batek Arturo [[Antares]]ekin (α Scorpii) lotzen du ''Menat'' izeneko zeru irudi handi batean. Egileren batzuentzat gurtza astroetako bat zen [[Nilo]]ko tenpluetan eta [[Italia]]ko [[Ancona]] hiriko [[Venus]]en tenpluan.
 
[[Astronomia]] [[hinduismo|hinduhinduan]]an Svātīren [[nakshatra]]ri dagoki, zerua banatzen den jauregietako bat, han Nishṭya (kanpoan) ere deitzen zitzaion, ziur asko zodiakotik urrun duen iparraldeko kokapenagatik. [[Txina]]n '''Ta Kiō''' ([[adar]] handia) bezala ezagutzen zen, gertuko lau izar txiki '''Kang Che''' (lehortearen lakua) ziren bitartean.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
Arturo K1.5III [[espektro mota]]ko [[erraldoi laranja]] bat da, gure [[eguzki-sistema]]tik 367 [[argi-urte]]ko distantziara dagoena. [[Pollux (izarra)|PolluxPolluxen]]en (β Geminorum) ondoren gugandik gertuen dagoen bigarren [[izar erraldoi]]a da. 4290 kelvineko azaleko tenperaturarekin, bisualki gure eguzkia baino 113 aldiz argitsuagoa da, baina [[infragorri]]an igortzen duen erradiazioa kontutan hartzen bada, bere argitasuna ia bikoitza da, eguzkiarena baino 215 aldiz handiagoa. Bere erradioa, bere [[diametro angeluar]]raren neurketaren bidez lortua (0,021 arku segundo), eguzki erradioa baino 25,7 aldiz handiagoa da. Bere masa eguzkiarena baino %50 handiagoa da, eta, uste denez, bere barne nukleoa jada hasi da [[helio]] [[karbono]] bihurtzen. [[X izpi]] ahulak igortzen ditu, aktibitate magnetikoa duela iradokitzen duena, "[[eguzki koroa|koroa]] ezkutu" bat izan dezakeelarik, oso ez ohikoa bere moduko izarretan. [[Izar aldagarri|Izar aldakor]] bat izan daitekeela uste da, NSV 6603 izena jaso duelarik.
 
Arturoren eguzkiarekiko abiadura erlatiboak, beste izar dirdiratsu batzuena baino handiagoa dena, eta bere [[metaltasun]] txikiak, gure eguzkiarenaren %28a, II populazioko izar zahar bat eta [[diskoko izar|galaxiako disko sendoko]] kide bat izan daitekeela iradokitzen dute. Elkarrekin gure galaxian zehar mugitzen diren 53 izarrek osatutako talde bateko kide da, "Arturoen Taldea" deritzona. Teoria interesgarri batek dioenez, Arturo eta bere taldea osatzen duten gainontzeko izar guztiak [[Esne Bidea]]ren mugetatik haratuago eratu dira, izar horietako batzuen adina 10.000 eta 12.000 milioi urte bitartekoa da, iraganean gure galaxiak berak xurgatu zuen [[galaxia satelite]] batetik etor litezkeela esan nahi dezakeena.
252.705

edits