Adar eta orrien diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Joxemai wikilariak «Zurtoin-eta-hosto diagrama» orria «Adar eta orrien diagrama» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

10:47, 18 azaroa 2012ko berrikusketa

Zurtoin-eta-hosto diagrama datuak irudikatu nahiz modu trinkoan gordetzeko erabil daiteke. Irudian, 20-30-32-35-...-88-102 datuak biltzen dituen diagrama.

Estatistikan, zurtoin-eta-hosto diagrama aldagai bakarreko datuak azaltzeko datu diagrama eta bat da, histogramaren antzekoa, baina abantaila moduan datu guztien banako balioak modu ordenatuan atxikitzen dituena, histograma ez bezala. Maiztasun-banaketa moduan ere erabil daiteke, datuak modu trinkoago batez adierazteko. Datuen azterketa esploratzailean maiz erabiltzen da, baina datu kopurua txikia denean soilik gomendatzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean zurtoina dago eta eskuinekoan hostoak ezartzen dira: zurtoinean, datuek partekatzen duten zifraren arabera biltzen dira datuak; hosto bakoitzak datu bakoitzaren azken zifrak biltzen ditu, irudian ikusten denez.

Eraketa

Adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek hartu behar dira, kirol-froga batean izandako denborak (segundotan) jasotzen dituztenak:

117.56 - 124.74 - 134.37 - 128.51 - 142.53 - 151.94 - 138.62 - 147.62 - 158.33 - 137.64
129.11 - 132.79 - 132.59 - 130.07 - 136.99 - 140.68 - 122.43 - 148.66 - 141.22 - 162.53

Lehenik eta behin, datu bakoitzeko lehenengo zifra adierazgarrienak aukeratu behar dira (bat, bi edo hiru izaten dira), zurtoina osatuko dutenak; adibidez, kasu honetan segundo zentesimak adierazgarriak ez direla pentsa daiteke. Horrela, zifra adierazgarri hauek suertatzen dira:

117 - 124 - 134 - 128 - 142 - 151 - 138 - 147 - 158 - 137
129 - 132 - 132 - 130 - 136 - 140 - 122 - 148 - 141 - 162

Ordenaturik:

117 - 122 - 124 - 128 - 129 - 130 - 132 - 132 - 134 - 136
137 - 138 - 140 - 141 - 142 - 147 - 148 - 151 - 158 - 162

Oro har zurtoin-zati hauek errepikatzen ez direnez, moztu eta lehenengo bi zifra adierazgarriak soilik hartzen dira:

11 - 12 - 12 - 12 - 12 - 13 - 13 - 13 - 13 - 13
13 - 13 - 14 - 14 - 14 - 14 - 14 - 15 - 15 - 16
Datu bakoitza dagokion zurtoinean jartzen da diagraman, borobildu ondoren eta bere azken zifra adierazgarria hosto moduan atxikiz.

Zurtoin-zati bakoitzean datu zenbait (hosto izango direnak) errepikatzen dira eta beraz, zurtoin egokia da. Zurtoin-eta-hosto diagrama osatzeko, zurtoin zati hauek goitik behera jartzen dira eta marra baten ondoren datu bakoitzaren hurrengo zifra adierazgarria:

11 | 7
12 | 2 4 8 9
13 | 0 2 2 4 6 7 8
14 | 0 1 2 7 8
15 | 1 8
16 | 2

Unitatea:1 seg

Datuen hurrengo zifra adierazgarria atxikitzea komeni dela irizten bada, horrela geratuko litzateke diagrama:

11 | 75
12 | 24, 47, 85, 91
13 | 00, 25, 27, 43, 69, 76, 86
14 | 06, 12, 25, 76, 86
15 | 19, 83
16 | 25

Unitatea:1.1 seg

Ezker aldean zurtoin bakoitzeko maiztasun absolutuak ere jar daitezke parentesien artean, zurtoin bakoitzeko hostoen zenbaketa eginez; datu nabarmenak identifikatu ere egiten dira:

(1) 11 | 75 (Laura Sarasola)
(4) 12 | 24, 47, 85, 91
(7) 13 | 00, 25, 27, 43, 69, 76, 86
(5) 14 | 06, 12, 25, 76, 86
(2) 15 | 19, 83
(1) 16 | 25

Unitatea:1.1 seg

Erabilera

Zurtoin-eta-hosto diagramak aldi berean datuak gorde eta datuei buruzko informazioa lortzeko erabil daitezke. Zentroari eta sakabanatzeari buruzko ondorioak atera daitezke beraren bitartez. Esan behar da dena den, egokiak direla bakarrik datu kopurua ertaina denean (15-150). Datu kopuru txikien kasuan, diagramak erabilgarritasun txikia izango du; datu kopuru handia denean berriz, diagrama datuz gainezka azalduko da, ulergarritasuna galduz.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zurtoin-eta-hosto diagramak