Kaxa-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa: 6. lerroa:
Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:
Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:


# Kalkulatu lehenengo eta hirugarren [[kuartil]]ak eta [[mediana]].
# Lehenengo eta hirugarren [[kuartil]]ak eta [[mediana]] kalkulatu behar dira.
# [[Kuartil arteko ibiltarte]]a kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
# [[Kuartil arteko ibiltarte]]a kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
# Marraztu laukizuzen bat, kaxa alegia, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
# Laukizuzen bat, kaxa alegia, marraztu behar da, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
# Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
# Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
# Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo [[kuartil arteko ibiltarte]]aren luzeran.
# Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo [[kuartil arteko ibiltarte]]aren luzeran.

14:27, 18 azaroa 2012ko berrikusketa

Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten kaxa eta biboteen diagramak

Estatistikan, kaxa-diagrama, kaxa eta biboteen diagrama ere deitua, ingelesezko box plot izenez ere ezaguna, aldagai koantitatibo bat irudikatzeko datu-diagrama bat da, datu multzo bateko ezaugarriak (zentroa, sakabanatzea, ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. Muturreko datuak atzemateko ere erabiltzen da. Bost laburkin erabiltzen dira bere eraketarako: mediana, lehenengo koartila, hirugarren koartil, datu handiena eta datu txikiena. Aldagai kuantitatibo bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. John Tukey estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko datuen azterketa esploratzaile izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.

Eraketa

Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:

  1. Lehenengo eta hirugarren kuartilak eta mediana kalkulatu behar dira.
  2. Kuartil arteko ibiltartea kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
  3. Laukizuzen bat, kaxa alegia, marraztu behar da, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
  4. Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
  5. Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo kuartil arteko ibiltartearen luzeran.
  6. Biboteen muturretatik harago dauden datuak muturreko datutzat hartzen dira eta puntu banaz adierazten dira.
  7. 3 bider kaxa edo kuartil arteko ibiltarteko luzeraz harago dauden puntuak urrutiko muturreko datutzat hartu eta ikur berezi batez adierazten dira.
  8. Muturreko daturik ez badago, datu guztiak biboteetan zehar daudela esan nahi du. Kasu honetan, biboteak moztu egiten dira, datu handien eta txikieneraino. Baliteke bibote bakarra luzatu behar izatea, aipatutako baldintza norabide bakar batean gertatzen bada.

Adibidea

                            +-----+-+    
  o           o |-----------|     | |---|
                            +-----+-+    
                                         
+---+---+---+---+---+---+---+---+---+---+---+---+   eskala
0   1   2   3   4   5   6   7   8   9  10  11  12
  • Datu handiena 10 da.
  • Datu txikiena 0.5 da.
  • Muturreko datu aparteko bi daude: 0.5 eta 3.5.

Interpretazioa

Kaxa-eta-beso diagramaren bitartez zentroa, sakabanatzea, alborapena eta kurtosia azter daitezke. Zentroaren berri medianak ematen du. Sakabanatzearen neurria koartil arteko ibiltarteak eman dezake, besoen luzerarekin batera: zenbat eta zabalago kaxa (koartil arteko ibiltartea) eta biboteak, banakuntza sakabanatuagoa izango da. Alborapenaren berri kaxaren bi zatien eta besoen berdintasunek ematen dute. Kurtosia, azkenik, kaxaren eta biboteen luzerak erkatuz azter daiteke.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaxa-diagramak