Kaxa-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|right|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|right|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Estatistika]]n, '''kaxa-diagrama''', '''kaxa eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''box plot''' izenez ere ezaguna, [[aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro neurri|zentroa]], [[sakabanatze neurri|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[koartil]]a, hirugarren koartil, [[datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.
[[Estatistika]]n, '''kaxa-diagrama''', '''kaxa eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''''box plot''''' izenez ere ezaguna, [[aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro neurri|zentroa]], [[sakabanatze neurri|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[koartil]]a, hirugarren koartil, [[datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.


== Eraketa ==
== Eraketa ==

16:46, 18 azaroa 2012ko berrikusketa

Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten kaxa eta biboteen diagramak

Estatistikan, kaxa-diagrama, kaxa eta biboteen diagrama ere deitua, ingelesezko box plot izenez ere ezaguna, aldagai koantitatibo bat irudikatzeko datu-diagrama bat da, datu multzo bateko ezaugarriak (zentroa, sakabanatzea, ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. Muturreko datuak atzemateko ere erabiltzen da. Bost laburkin erabiltzen dira bere eraketarako: mediana, lehenengo koartila, hirugarren koartil, datu handiena eta datu txikiena. Aldagai kuantitatibo bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. John Tukey estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko datuen azterketa esploratzaile izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.

Eraketa

Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:

  1. Lehenengo eta hirugarren kuartilak eta mediana kalkulatu behar dira.
  2. Kuartil arteko ibiltartea kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
  3. Laukizuzen bat, kaxa alegia, marraztu behar da, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
  4. Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
  5. Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo kuartil arteko ibiltartearen luzeran.
  6. Biboteen muturretatik harago dauden datuak muturreko datutzat hartzen dira eta puntu banaz adierazten dira.
  7. Biboteak beraien luzeran dauden albo balioetan, datu txikien eta handienaren balioetan alegia, moztu behar dira, muturreko datuak egon ala ez.

Adibidea

10 ikasleko gela batean kalifikazio hauek jaso dira:

0.2 - 4 - 4.2 - 4.8 - 5.2 - 5.8 - 6.2 - 6.4 - 7.8 - 9.2
Kalkulua Emaitza Esanahia
Mediana Datu ordenatuen erdian dagoen balioa.
Lehenengo kuartila Balio honen azpitik datuen %25ak daude.
Hirugarren kuartila Balio honen gainetik datuen %25ak daude (eta azpitik %75ak).
Kuartil arteko ibiltartea Lehenengo kuatiletik hirugarren kuartilera datuen %50ak daude.
Goi bibotea (luzea) Goi biboteaz haraindiko muturreko daturik ez dago.
Goiko albo-balioa eta goi bibotea (moztuta) Bibotea 9.2 puntuan moztu behar da.
Behe bibotea (luzea) Behe biboteaz haraindiko muturreko datu bat badago: 0.2.
Beheko albo-balioa eta behe bibotea (moztuta) Bibotea 4 puntuan moztu behar da.

Interpretazioa

Kaxa-eta-beso diagramaren bitartez zentroa, sakabanatzea, alborapena eta kurtosia azter daitezke. Zentroaren berri medianak ematen du. Sakabanatzearen neurria koartil arteko ibiltarteak eman dezake, besoen luzerarekin batera: zenbat eta zabalago kaxa (koartil arteko ibiltartea) eta biboteak, banakuntza sakabanatuagoa izango da. Alborapenaren berri kaxaren bi zatien eta besoen berdintasunek ematen dute. Kurtosia, azkenik, kaxaren eta biboteen luzerak erkatuz azter daiteke.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaxa-diagramak