Belarri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa: 6. lerroa:


== Belarriaren funtzionamendu orokorra ==
== Belarriaren funtzionamendu orokorra ==
Soinuaren hautemateari [[entzumen]]a deritzo. [[Soinu]]a airean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria soinua atzematen duen organoa den arren, [[burmuin]]a eta [[nerbio-sistema zentral|nerbio-sistema zentrala]] dira "entzuten" dutenak. Soinu-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.
Soinuaren hautemateari [[entzumen]]a deritzo. [[Soinu]]a airean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria soinua atzematen duen organoa den arren, [[burmuin]]a eta [[nerbio-sistema zentral]]a dira "entzuten" dutenak. Soinu-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.


[[Fitxategi:HumanEar.jpg|thumb|left|400px|Giza belarriaren anatomia ([[entzunbide]]a handitu egin da irudian)]]
[[Fitxategi:HumanEar.jpg|thumb|left|400px|Giza belarriaren anatomia ([[entzunbide]]a handitu egin da irudian)]]

17:34, 20 azaroa 2012ko berrikusketa

Gizakiaren kanpo-belarria

Belarria soinuak atzematen dituen organo anatomikoa da. Ornodunen belarriek biologia komuna daukate, arrainetatik hasi eta gizakietaraino, ordenen eta espezieen arabera aldaketak dauden arren. Bere funtzioa ez da soilik soinua jasotzea, orekan eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria entzumen-sistemaren ataletako bat da.

Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria belarri-hegal deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du funtziorik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-iturriak lokalizatzen laguntzen du.

Belarriaren funtzionamendu orokorra

Soinuaren hautemateari entzumena deritzo. Soinua airean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria soinua atzematen duen organoa den arren, burmuina eta nerbio-sistema zentrala dira "entzuten" dutenak. Soinu-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.

Giza belarriaren anatomia (entzunbidea handitu egin da irudian)

Belarriaren kanpoko aldeak soinua biltzen du. Soinu-presio hori anplifikatu egiten da erdiko belarrian eta, barne belarrira igarotzean, animalia lurtarretan, airetik ingurune likidora igarotzen da. Izan ere, barne belarria, hezur tenporalean txertaturik dagoena, barrutik likidoz beterik dago, eta zelula ziliatuz jositako epitelio sentsoriala dauka. Zelula hauek zilio mikroskopikoak fluidoan sartuta dauden proteina-harizpiak dira. Zelula hauek kitzikatzen direnean, neurotransmisore kimiko bat askatzen dute. Soinu-uhinak fluidoan barrena higitzen dira harizpiak bultzatuz, eta bultzada aski sendoa bada, neurotransmisorearen askapena gertatzen da. Mekanismo horren bidez, soinu-uhinak nerbio-bulkada bihurtzen dira.