Elkarteen gaineko zerga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: ko:법인세
75. lerroa: 75. lerroa:
[[it:Imposta sul reddito delle società]]
[[it:Imposta sul reddito delle società]]
[[ja:法人税]]
[[ja:法人税]]
[[ko:법인세]]
[[lt:Pelno mokestis]]
[[lt:Pelno mokestis]]
[[nl:Vennootschapsbelasting]]
[[nl:Vennootschapsbelasting]]

16:54, 24 azaroa 2012ko berrikusketa

Fitxategi:Assorted international currencies.jpg
Sozietate Zerga herrialde gehienetan aplikatzen da.

Sozietateen gaineko Zerga zerga zuzen eta pertsonala da, sozietateen eta bestelako erakunde juridikoen errenta zergapetzen duena.

Ezarpen eremua

Zerga hau herrialde gehienetan aplikatzen da eta sozietate guztiei ezartzen zaie. Hego Euskal Herrian (EAE eta Nafarroan), Espainian ezartzen denarekiko pixka bat ezberdina da, lurraldeok duten itun ekonomiko edo "kontzertu ekonomikoa" indarrean dago eta. Sozietate zergaren karga-tasa EAE eta Nafarroan %28koa da (Espainia aldean %30ekoa).

Zerga egitatea

Zerga egitatea subjektu pasiboak errenta lortzea da. Zerga honetan kontabilitateko emaitza, errenta bezala hartzen da.

Subjektu pasiboa

Zergaren subjektu pasiboak, besteak beste, hauek dira:

  • Pertsona juridikoak, sozietate zibilak izan ezik.
  • Inbertsio-fondoak.
  • Kapital-arrisku fondoak.
  • Pentsio-fondoak.
  • Inbertsio bermeko fondoak.

Hego Euskal Herriko lurraldean (Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan) egoitza duten erakundeari zerga ordaintzeko norbere betebeharrak lotuko dizkio. Zerga ordaintzeko norbere betebeharra duten subjektu pasiboak lortzen duten errentaren osotasunaren zergapetuak izango dira, non ekoitzi den berdin dela eta ordaintzailearen egoitza edozein dela kontuan hartuta.

Entitateen egoitza Hego Euskal Herriko lurraldean dagoela joko da baldintza hauetako bat betetzen dutenean:

  • Bertako legeen arabera eratuta egotea.
  • Sozietatearen helbidea bertan izatea.
  • Benetako zuzendaritzaren egoitza bertako lurraldean izatea.
  • Ondorio horietarako ere, ulertuko da entitate baten benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean dagoela bere jarduera guztiak lurralde horretan zuzendu eta kontrolatzen direnean.


Salbuespenak

Zergatik salbuetsita daudenak besteak beste hauek dira:

  • Lurraldeko herri administrazioak.
  • Lurraldeko herri administrazioen organismo autonomiadunak.
  • Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten herri erakundeak.


Aldi baterako egozketa

Sarrerak eta gastuak sortzen diren zergaldian egotziko dira, horiek ordezkatzen dituzten ondasun eta zerbitzuen benetako korrontearen arabera, moneta edo finantzen korrontetik at, batzuen eta besteen arteko korrelazioa errespetatuz.

Kanpo loturak

  • Euskal Herria