Cusco: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 13°31′20″S 71°59′00″W / 13.522222°S 71.983333°W / -13.522222; -71.983333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: vi:Cuzco
t erreferentzia
32. lerroa: 32. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Cuzco''' edo '''Cusco''' (bigarrena idazteko modu ofiziala [[Peru]]n) ([[kitxua]]z ''Qusqu'' edo ''Qosqo'') [[Cusco eskualdea]]ren hiriburua da, [[Inka Inperioa]]ren hiriburua izandakoa.
'''Cusco''' edo '''Qosqo'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-05-25|izenburua= 170. araua: Amerikako toponimia}}</ref> (bigarrena ofiziala hirian 1990az geroztik) [[Cusco eskualdea]]ren hiriburua da, [[Inka Inperioa]]ren hiriburua izandakoa.


Herrialdeko hegoaldeko mendilerroan dago, Huatanay ibaiaren arroan. Bere biztanleria, gutxi gora-behera, 300.000 biztanlekoa da. Peruko toki turistikorik nagusiena da, eta, hiria bisitatzera, urtean, 1.000.000 bat pertsona joaten dira. [[UNESCO]]k, [[1983]]an, [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
Herrialdeko hegoaldeko mendilerroan dago, Huatanay ibaiaren arroan. Bere biztanleria, gutxi gora-behera, 300.000 biztanlekoa da. Peruko toki turistikorik nagusiena da, eta, hiria bisitatzera, urtean, 1.000.000 bat pertsona joaten dira. [[UNESCO]]k, [[1983]]an, [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
129. lerroa: 129. lerroa:
Fitxategi:Calle del medio.JPG|Erdiko kaletik hartutako argazkia. Atzean, katedrala.
Fitxategi:Calle del medio.JPG|Erdiko kaletik hartutako argazkia. Atzean, katedrala.
</gallery>
</gallery>

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

23:01, 24 azaroa 2012ko berrikusketa

Cusco
Qusqu
Cusco
hiria
Cusco hiriaren ikuspegi orokorra. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Peru
Probintzia
Eskualdea
Alkatea
Cusco
Cusco
Marina Sequeiros Montesinos
Fundazio espainiarra1533ko azaroak 15
AlkateaLuis Pantoja Calvo (en) Itzuli
Izen ofizialaCusco
Jatorrizko izenaQusqu
Posta kodea08000
Geografia
Koordenatuak13°31′20″S 71°59′00″W / 13.522222°S 71.983333°W / -13.522222; -71.983333
Map
Azalera70,3 km²
Altuera3399
Demografia
Biztanleria428.450 (2017)
79.515 (2007)
Dentsitatea4,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1534ko martxoaren 23a eta XIII. mendea
Telefono aurrizkia84
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakLa Paz, Samarkanda, Atenas, Mexiko Hiria, Betleem, Xi'an, Rio de Janeiro, Krakovia, Chartres, Baguio, Santa Rosa de Copán, Cuenca (Ekuador), Habana, Jerusalem, Kyoto, Mosku, Jersey City, Potosí, Santa Barbara (Kalifornia), Kaesong (en) Itzuli eta Quetzaltenango
http://www.municusco.gob.pe www.municusco.gob.pe

Cusco edo Qosqo[1] (bigarrena ofiziala hirian 1990az geroztik) Cusco eskualdearen hiriburua da, Inka Inperioaren hiriburua izandakoa.

Herrialdeko hegoaldeko mendilerroan dago, Huatanay ibaiaren arroan. Bere biztanleria, gutxi gora-behera, 300.000 biztanlekoa da. Peruko toki turistikorik nagusiena da, eta, hiria bisitatzera, urtean, 1.000.000 bat pertsona joaten dira. UNESCOk, 1983an, Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Arma Plaza
"Cusco" deitutako hiria 1597ko mapa batean.
Hamabi angeluen harria "Hatum Rumiyuq" kalean
Mantas Kalea, eskumatara, elizako kanpandorrea eta Mesedearen komentua ikus daitezke
Hiriaren ikuspegia Sacsayhuamanetik. Arkitektura kolonialeko teilatuak.
Hiriaren ikuspegi orokorra. Antzinako grabatua

Izena

Hiriaren izenaren jatorria kitxuazko Qusqu edo Qosqo da. Tradizioak dioenez, erdigunea, zilborra, gerrikoa esan nahi du. Inken mitologiaren arabera, bertan, beheko mundua edo Uku Pacha, mundu ikusgaia edo Kay Pacha eta goiko mundua edo Hanan Pacha elkartzen baitziren. Honela, hiria, munduaren zilborra deitua izan zen eta hala deitua da oraindik ere, unibertsoari erreferentzia eginez. Hala ere, egungo kitxua hizkuntza bakar batek ere ez du lotzen aipaturiko hitza aipaturiko esanahiarekin.

Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, hiriaren izena gaztelaniara Cuzco eta Cusco formekin pasatu zen. Bi izenak berdin erabiltzen dira ordutik.

Hala, Cuzco ageri da Karlos I.a Espainiakoaren errege zeduletan, Francisco de Jerezen kroniketan (1534), Estatuko Aldizkari Ofizialeko hainbat agiritan eta XIX. mendeko mapetan (1815etik) nahiz XX. mendekoetan (1976 arte gutxienez).

Cusco XVI. mendeko Peruko mapa historikoetan ageri da (1597tik, artikulu honetako mapan azaltzen denez), baita XVII., XVIII. eta XIX. mendekoetan 1814 arte.

1993tik, izen ofiziala Cusco da, eta, egun, hala agertzen da Peruko kartografia ofizialean, gaztelania hizkuntza ofiziala den beste herrialde batzuetan beste era ere erabiltzen jarraitzen den arren.

1993ko Peruko Konstituzio Politikoko 49. artikuluan, herrialdeko hiriburu historikoa ezartzean, idazteko modu ofiziala Cusco dela dio.

Cuscoko Udal Kontseiluak (1990eko ekainak 23tik), honako hau ezartzen duen 078 udal adostasuna onartzen du: Qosqo izena ezartzea, Cusco hitzaren ordez, Cuscoko Udal Gobernuaren agiri guztietan.

Zalantzen hiztegi panhispanikoarean arabera, Perutik kanpora, gehienbat, Cuzco idazkera erabiltzen da.

Historia

Fundazioa eta inka garaia

Bi elezahar indigenek, Cuscoren fundazioa, bere lehen estatu agintaria izan zen Manco Cápac izeneko pertsonaia bat eta honen emazte eta arreba Mama Ocllori ematen diote. Bietan ala bietan, Inken Haran Sakratuaren hegoaldera toki zehatzaren bila egindako erromesaldi baten ondoren, Inti eguzki jainkoak sortzaileei tokia adierazi ziela aipatzen da.

Datu arkeologiko eta antropologikoen bidez, Cuscoren okupazioaren benetako prozesua aztertzen joan da. Adostasunak, Taypiqala erresumaren gainbeherak, erresuma honetako herriaren migrazioa eragin zuela adierazten du. 500 gizon inguruko taldetxo hau, pixkana-pixkana, Huatanay ibaiaren haranean ezartzen hasiko zen, Cuscoren fundazioarekin amaituko zen prozesua. Gutxi gora-beherako data ez da ezagutzen, baina, hondakin batzuei esker, hiria dagoen tokia, duela 3.000 urte jada populatua zegoela ebazten da. Baina, soilik, bere kokapena Inka Inperioaren hiriburu bezala hartuz (XIII. mendearen erdialdea), Cusco, Amerika osoko hiri populaturik antzinakoena bezala agertzen da.

Inken erresumako hiriburua eta gobernuaren egoitza izan zen, eta hala jarraitu zuen izaten inperio garaian, Andeetako eta Hegoamerika osoko hiririk garrantzitsuena bihurtuz. Zentralismo honek, garrantzia eman zion, eta gune kultural nagusiena eta gurtza erlijiosoaren ardatz bihurtu zen.

Pachacutec gobernariari ematen zaio, Cusco gune izpiritual eta politiko bihurtu izanaren meritua. Pachacutec, boterera, 1438an iritsi zen, eta berak eta bere seme Tupac Yupanquik, bost hamarkada eman zituzten, tribu talde ezberdinak euren agindupean bateratu eta antolatzen, tribu horien artean, Lupaca eta Colla. Pachacutec eta Tupac Yupanquiren garaian, Cuscoren domeinua, Quitotik iparraldean, Maule ibaira hegoaldean iritsi zen, kulturalki, 4500 kilometroko mendilerroetako biztanleak barneratuz.

Uste da, baita ere, hiriaren jatorrizko diseinua Pachacutecena dela. Antzinako Cuscoren planoak, puma delineatu forma du Haucaypata erdiko plaza, animaliaren bularrak hartuko lukeen tokian dagoelarik. Felidoaren burua, Sacsayhuamango gotorlekua dagoen muinoan egongo litzateke.

Inkek, euren banaketa administratiboa, inperioko lau eskualdeen mugek, Cuscoko plaza nagusian bat egiteko moduan antolatu zuten.

Fundazio espainiarra eta erregeordetza

Espainiar konkistatzaileek, egungo Peruko lurraldera iritsi zirenean, bazekiten, euren xedea, Inka Inperioko hiriburua zen Cusco hartzea zela.

Atahualpa inka Cajamarcan harrapatu ondoren, Cuscoraco euren ibilbidea abiatu zuten espainiarrek. Bidean, Inperioko hiriburua eta San Miguel de Tarangará hasierako hiriaren arteko lotura bezala zenbait hiri sortu zituzten. 1533an, Francisco Pizarrok, Espainian ohi zen bezala sortu zuen Cusco, Arma Plaza bezala, egungo hiriak oraindik duen kokapena ezarriz, eta inken garaian ere plaza nagusia zena, eta inken subirauen jauregiz inguratua zegoena. Iparralderantz ematen duen orubean katedralaren eraikuntza hasi zen. Pizarrok, Cuscori, Cusco, Hiri Noble eta Handia izendapena eman zion 1534ko martxoak 23an.

Inka Inperiotik bizirik mantendu zirenek, koloniaren lehen urteetan borroka bat izan zuten. 1536an, Manco Incak euren borrokak hasi zituen eta Vilcabambako Inkak izeneko dinastia sortu zuen. Dinastia hau, 1572an amaitu zen, azken inka izan zen Tupac Amaru I.a, garaitua, harrapatua eta burua moztua izan zenean.

Hiria, erdialdeko Andeetako merkataritza eta kultura gune garrantzitsu bihurtu zen, Lima eta Buenos Aires arteko ibilbidean aurkitzen baitzen. Baina erregeordetzaren administrazioak nahiago izan zuen Lima (Cusco baino bi urte geroago sortua, 1535ean), eta batez ere honek El Callao portu naturalarekin zuen hurbiltasuna, Hegoamerikako bere domeinuen burua ezartzeko. Hiria, jada aipatua da ezagutzen den Peruri buruzko lehen mapan.

Cusco, erregeordetzaren administrazioaren buru bezala hartua izan zen herrialdearen hegoaldean, hasieran, herririk garrantzitsua izan zelarik, berriki sorturiko Arequipa edo Moqueguaren kaltetan. Bere biztanleria, nagusiki, euren foru eta pribilegioetako batzuk errespetatu zitzaizkien inka aristokraziako indigenez osatua zegoen. Espainiar ugari ere bertan bizitzen jarri ziren. Garai horretan hasi zen, gaur egun hirian ikus daitekeen mestizaia kulturalaren prozesua.

Hiri garapena, behin baino gehiagotan, hiria suntsitu zuten zenbait lurrikarek eten zuten. 1650ean, lurrikara gogor batek, ia eraikin kolonial guztiak suntsitu zituen. Lurrikara honetan, garrantzi handia hartu zuen Dardaren Jaunaren irudiak, gaur egun, oraindik, urtero prozesioan ateratzen dena.

1780an, Cusco, Jose Gabriel Condorcanquik, Tupac Amaru II.ak hasitako mugimenduak asaldatu zuen, espainiar administrazioaren aurka altxatu zena. Bere altxamendua, Cuscon aurkitzen ziren erregeordetza autoritateak estututa izan zituen zenbait hilabetetako borrokaren ondoren apaldua izan zen. Tupac Amaru garaitua, preso hartua eta, bere familia guztiarekin batera, Cuscoko armen plazan exekutatua izan zen. Gaur egun, oraindik, Jesusen Konpainiaren elizaren ondoan, Tupac Amaru II.arentzako presondegi bezala erabili zen kapera mantentzen da. Mugimendu hau, laster asko hedatu zen Ande guztietatik, eta hegoamerikar independentzia prozesuaren abiapuntua izan zen.

XIX. mendean, Cuscon, erregeordetza administrazioaren aurkako beste altxamendu bat gertatu zen. Mateo Pumacahua brigadierra, Tupac Amaru II.aren armadaren aurka borrokatu zuen cuscotar mestizoak, beste mugimendu bat abiarazi zuen Angulo anaiekin batera, Peruren independentzia lortzeko. Altxamendu hau ere, itzali egin zuten.

Errepublika

Peruk, bere independentzia aldarrikatu zuen 1821ean, eta Cusco hiriak, bere garrantzia mantendu zuen herrialdearen antolaketa politiko-administratiboari dagokionez. Hain zuzen ere, Cusco departamendua sortu zen, Brasileko mugarainoko Amazonia perutarraren lurraldeak ere hartzen zituena. Cusco hiria izan zen departamendu horren hiriburua, eta perutar andeetako hegoekialdeko hiririk garrantzitsuena.

XX. mendearen hasieratik, hiriak, ordurarte izan zuena baino hiri garapen azkarrago bat hasi zuen. Hiria, ondoko Santiago eta Wanchaq barrutietara hedatu zen.

1911n, Cuscotik bertatik abiatu zen Hiram Binghamen espedizioa, Machu Picchuko hondakin inkak esploratzera eraman zuena.

Sariak

  • 1933an, Argentinako La Plata hirian egindako Amerikanisten Biltzarrak, hiria, "Amerikako Hiriburu Arkeologiko" bezala izendatu zuen.
  • Geroago, 1978an, Italiako Milan hirian eginiko Munduko Hiri Handietako Alkateen 7. Konbentzioak, Cusco, "Munduko Heredentzia Kultural" bezala izendatu zuen.
  • Azkenik, UNESCOk, Parisen (Frantzia), hiria, eta, bereziki, bere erdigune historikoa, Gizateriaren Ondare Kultural izendatu zuen 1983ko abenduak 9an.
  • Peruar estatuak, aurrekoarekin bat egiteko, Cusco, 1983ko abenduak 22an, 23765 legearen bidez, Peruko Hiriburu Turistiko eta Nazioko Ondare Kultural izendatu zuen.
  • Gaur egun, 1993ko Konstituzio politikoak, Cusco, Peruko Hiriburu Historiko bezala izendatzen du.
  • 2007ko uztailak 7an, Machu Picchu, munduko 7 mirari berrietako bat bezala aukeratua izan zen.

Gaur egun

1950ean, beste lurrikara batek astindu zuen hiria, bertako eraikin guztien heren bat suntsituz. Hiria, turismo toki garrantzitsu bat bihurtzen hasi zen, eta turista kopuru handiago bat jasotzen hasi zen.

1990eko hamarkadatik, aktibitate turistikoak paper berezi bat bete zuen hiriko ekonomian, ondorioz, ostatu aktibitatea handituz. Gaur egun, Cusco, Peruko toki turistikorik garrantzitsuena da. Bere aldetik, hiriak bere hiri hazkuntza mantentzen du, gaur egun, San Sebastian eta San Jeronimo barrutietara ere hedatuz.

Daniel Estrada Perez, Kitxua Hizkuntzaren Akademia Nagusiaren babeslea, Cuscoko alkate izan zen denboran —1983tik 1995era bitartean—, hiriari beste izen ofizial bat gehitu zioten, Qosqo, eta kaleen antzinako kitxuazko izenak ofizialdu zituzten.

Cuscoren gaueko ikuspegi panoramiko bat. Cusco, bizitzaz beteriko hiria.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cusco